FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala 4 – 1 Eibar
Argazkia: Jon URBE | FOKU
FITXA TEKNIKOA:
Reala 4-1 Eibar
REALA: Remiro, Zaldua, Aritz (Le Normand, 8. min), Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Portu, Willian Jose (Isak, 65. min) eta Oyarzabal (Barrenetxea, 78. min.).
EIBAR: Dimitrovic, Cote, Oliveira, Ramis, De Blasis, Escalante, Diop (Exposito, 80. min), Orellana, Inui (Kike Garcia, 60. min), Pedro Leon (Quique Gonzalez, 60. min) eta Charles.
GOLAK:
1-0: Le Normandek (25. min).
1-1: Diopek (35. min.).
2-1: Oiartzabalek (47. min.).
3-1: Willian Josek (57. min.).
4-1: Odegaardek (80. min.).
EPAILEA:
Del Cerro Grande. Txartel horiak: Realeko Zalduari; eta Eibarreko Ramisi, Diopi, Oliveirari, eta Escalanteri.
BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren zortzigarren jardunaldia. 28. 612 ikusle Anoetan.
ARGAZKI GEHIAGO: realsociedad.eus
Eibarren jai, Donostian festa
Realak irabazi du Eibarren aurkako derbia. Donostiarrek nahieran jardun dute bigarren zatian; haien erritmoari segitu ezinik aritu dira armaginak
San Andres eguna zen atzo, egun handia Eibarren, baina Donostiako taldeak egin zuen festa. Realak aise azpiratu zuen Eibar, lau eta bat, eta zapuztu egin zuen armaginen jaia. Bi taldeak garaipen egarriz zelairatu ziren Reale Arenan, baina etxekoak hobeto moldatu ziren orain egun gutxi berritutako zelaian.
Derbi eguna zen, baina harmailek ez zuten halako itxurarik. Azaroaren azken egunak murriztu egin zuen eibarzaleen presentzia, eta, eguraldi kaskarraren ondorioz, etxean geratu ziren donostiarren zale asko. Bertaratu zirenak, ordea, bero atera ziren Anoetatik; sasoi honetako gol sardarik handiena sareratu zuten Imanol Alguacilen jokalariek.
Hasi, berri txarrekin hasi zen norgehiagoka etxekoentzat. Seigarren minuturako min hartu zuen Aritz Elustondok, eta zelaitik atera behar izan zuten kolpe baten ondorioz. Robin Le Normandek ordezkatu zuen Beasaingo atzelaria, eta ezin hobeto aprobetxatu zuen bere aukera bretainiarrak. Korner batean buruz errematatu zuen, eta Dimitrovicen atean sartu zuen baloia. Gisa horretara lortu zuen bere lehendabiziko gola gorengo mailan.
Hurrengo minutuetan beren nagusitasunari eutsi zioten donostiarrek, baina arrakala handitzea lortu gabe. Indarrek berdintzera egin zuten gero, eta aurrerapauso bat eman zuen Eibarrek. Ondo atera zitzaien jokaldia Jose Luis Mendilibarren jokalariei; hurrengo minutuetan erasora egin zuten, eta aurkitu zuten Alex Remiroren atea zulatzeko zirrikitua.
Zutoinera botatako jaurtiketa baten aldaratzea Pape Diopi iritsi zitzaion, eta hark indarrez jaurti zuen baloia txuri-urdinen atera. Lehen zatia amaitzerako, indarrak orekatu zituen armaginen jokalariak. Lehen zatiaren hondarrean, bi taldeak saiatu ziren aurkaria estu hartzen; saialdi horietan Realak izan zituen aukerarik nabarmenenak, baina ez zuten lortu nahi besteko minik egitea. Bi taldeak berdinduta joan ziren atsedenaldira.
Epaileak jokoa berrekin orduko, baina, urrats bat aurrera egin zuen Realak. Alguacilenek beren legea ezarri zuten bigarren zatian; jokoan gehiago izan ziren etxekoak, baina xehetasun txikiek bota zuten balantza Realaren aldera. Haiek erabaki zuten neurketa.
Bigarren zatia hasi bezain pronto handitu zuen aldea Mikel Oiartzabalek. Bere herriko taldearen atea zulatu zuen eibartarrak, ondoen egiten dakien eran: zarata handirik atera gabe, baina unerik garrantzitsuenean aurkariari min eginez.
Aurretik zen Reala, eta Eibar zer egin ez zekiela geratu zen. Geldikako jokaldietan min egin zietela azaldu zuen Mendilibar Eibarko prestatzaileak partidaren amaieran: «Bigarren zatian oso gaizki atera gara. Erraz egin digute gola. Gure aldaratzeak haiengana joan dira, eta min handia egin digute haietan». Hurrengo minutuetan ere egoerak ez zuen hobera egin bisitarientzat; markagailuan aurretik jarrita, hazi egin ziren txuri-urdinak, eta partidaren jabe egin ziren gutxika-gutxika.
Gustura agertu zen Imanol neurketaren amaieran, eta berdinketako golaren ostean bere jokalariek izandako jarrera goraipatu zuen: «Akatsek ez dute zalantzarik ekarri behar; bestela, jai dago. Berdinketaren ostean, baloia jaitsi behar genuen, jokatu. Horretan segitu behar genuen, eta egin dugu. Horrek eman digu garaipena».
Ordutik eta partida amaitu bitartean ez zuen atsedenik hartu Realak. Oso distiratsu jokatu gabe, baina erreskadan sartu zituen golak, eta Eibarrek ez zuen aukerarik izan neurketari berriz ere heltzeko.
Partidak aurrera egin ahala, aldea handitu zuten etxekoek; bazekiten partida garrantzitsua zela azkenaldiko makalaldiari amaiera emateko. Willian Josek sartu zuen donostiarren hirugarren gola; brasildarrak bularrarekin kontrolatu zuen baloia, eta Dimitrovic ez iristeko moduan sareratu zuen baloia. Sasoi onean da aurrelaria; etenik gabe ari da golak sartzen.
Odegaard, sariaren bila
Garaipena zakuan zuela, nahieran aritu zen Reala azken minutuetan. Txuri-urdinen artean, Martin Odegaardek zuen partida zukutzeko asmorik handiena, eta saialdiek fruitua eman zioten neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela. Ordurako, Realak azpiratua zuen Eibar, baina armaginek ez zuten etsitzeko asmorik, eta erasora jo zuten ahal izan zutenetan. Jokaldi haietako batean, kontraerasora jo zuen Realak, eta Cristian Porturen pase bat jaso zuen Odegaardek; erdilari norvegiarrak eskuadrara jaurti, eta geratu ezinezko gola sartu zuen.
Gehiagorako aukerarik gabe, Anoetan geratu ziren gipuzkoarren arteko derbian jokoan zeuden hiru puntuak.
? IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 ⚽️
#⃣ #EHTxapela #EHKirola
✅ Sailkapena, emaitzak, egutegia
➡️ Gaurko @garanet @naiz_kirolak egunkarian pic.twitter.com/euJV1koq7B— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) December 1, 2019
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Neguko txapelduna: Alaves
V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehenengo hamar partidak jokatu direnean, hau da, lehen buelta amaituta, Alaves da sailkapenaren buruan
Reala 1-1 Osasuna
Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida. Osasuna-Eibar izango da hurrengo norgehiagoka, otsailaren 7ko asteburuan.
Reala-Osasuna, igandean
Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamargarren partida izango da