FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 2-0 Alaves

2019/09/23

Argazkia: Monika del Valle | FOKU


FITXA TEKNIKOA:


Athletic 2-0 Alaves


ATHLETIC: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez (Beñat, 62. min); Muniain (Lekue, 79. min), Raul Garcia, Ibai; Williams (Aduriz, m.84).


ALAVES: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely (Martín, 62. min), Duarte; Pina (Pere Pons, 79. min), Manu Garcia (Lucas Perez, 56. min), Wakaso; Aleix Vidal, Joselu; Luis Rioja.


GOLAK:

1-0: 38. min: Raul Garciak, penaltiz
2-0: 62. min: Muniainek


EPAILEA: Gil Manzano. Txartel horiak atera dizkie Ely (7. min), Aleix Vidal (15. min), Duarte (37. min) eta Laguardia (70. min) Alaveseko jokalariei.


BESTELAKOAK: 45.143 ikusle San Mamesen. Toquerori omenaldia egin zitzaion partida hasi aurretik zurigorriekin izandako kirol ibilbideagatik. Lehendakari makila bat jaso zuen Iker Muniain, Athleticen kapitainaren partez.

Athleticek 2-0 irabazi dio Alavesi

Bazen ikusmina aurretik: Alaves beharrean zen, Athletic bolada onean. San Mamesen erakusten ari den sendotasuna ikusita ordea, bizkaitarrak ziren faborito, eta erabat bete da pronostikoa.

Athletic hasieratik egin da partidaren jabe, eta Asier Garitanoren taldea ezinean ibili da, eusten. Lehen zatia hala joan da, harik eta ondo harilkatutako jokaldi batean Iñaki Williams area barruan lurrera bota duten arte. Epaileak ez du ezer adierazi hasieran, baina bideoan ikusi ondoren penalti eman du, eta Raul Garciak ez du hutsik egin. 38. minutua zen. Atsedenaldira arte ez da beste ezer gertatu.

Bigarren zatian Alavesek arriskatu beharra zeukan, erasora jo, eta zelai erdia aldatu du horretarako. Ondo aprobetxatu du hori Athleticek. 72. minutuan, Ibai Gomezen jaurtiketari erantzun bikaina eman dio Pachecok, baina aldaratzea Muniani etorri zaio eta honek ez du barkatu. Erabakita utzi du partida. Alaves saiatu da, baina ez du ezer lortu.

> Partidaren bideoa eta kronikak, eskumako zutabean →  

IV. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida:

Reala – Alaves

Irailaren 26an, osteguna, 21:00etan

Emaitzak

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC9330061
2REALA6320173
3OSASUNA4311154
4ALAVES3410349
5EIBAR1301216

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic
Eibar
2019.12.22Osasuna
Reala
2020.02.09Alaves
Eibar
2020.02.09Reala
Athletic
2020.02.16Athletic
Osasuna
2020.02.16Eibar
Reala
2020.02.23Alaves
Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.22Alaves
Reala
2020.03.22Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
Athletic – Eibar, abenduaren 14an

Athletic – Eibar, abenduaren 14an

Athletic – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida. Abenduaren 14an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan

Reala 4 – 1 Eibar

Reala 4 – 1 Eibar

Realak Eibar garaitu du Anoetan eta bigarren jarri da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean, zortzigarren jardunaldia jokatuta

Share This