FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 1-2 Reala

by | 2020/03/11

Argazkia: JUAN CARLOS RUIZ | FOKU


FITXA TEKNIKOA:

Eibar 1-2 Reala


EIBAR: Dmitrovic; Correa, Arbilla, Bigas (Burgos, 82. min), Cote; Orellana, Sergio Alvarez (Charles, 66. min), Escalante; Exposito, Inui (Quique Gonzalez, 77. min); eta Kike Garcia.

REALA: Remiro; Zaldua, Aritz Elustondo, Le Normand, Muñoz; Zubeldia, Merino, Sangalli (Guevara, 61. min); Oyarzabal, Willian Jose (Isak, 85. min) eta Januzaj (Portu, 66. min).


GOLAK:
0-1:
Oiartzabalek (penaltiz, 16. min.).
0-2: Willian Josek (75. min.).
1-2: Charlesek (penaltiz, 90. min).


EPAILEA:
Medie Jimenez. Txartel horiak Eibarreko Bigas, Jose Angel, Escalante eta Realeko Zubeldia eta Januzaji.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgarren jardunaldia.Ateak itxita jokatu zen partida Ipuruan, Ligak (LFP) koronabirusari aurre egiteko hartutako neurri bezala.

Realak irabazi egin dio Eibarri, publikorik gabe jokatutako partidan

Itxura berezia zian du partidak. Publikorik gabe. Otsailaren 16n jokatzeko zen partida atzeratua. Orduan Zaldibarko zabortegiak eragindako kutsadurarengatik atzeratu zen. Oraingoan, koronabirusaren aurrean hartutako neurri zorrotza. Harmailetan giro hotza. Eta etxeko taldeak igeriko du gehien zaleen falta. Jokalariak, entrenatzaileen aginduak, eta baloia jokoan. Ikusleak, telebistako pantailan begira. Eta emaitza Realaren alde.

Partida parekatua izan dela esan daiteke. Eta penaltiek markatua ere. Hiru penalti izan dira. Hiruretan baloiak defentsari emandako baloiak. Lehena 19. minutuan. Januzajen jaurtiketak Bigasen eskua jo zuen. Eta Realaren lehen gola, Oiartzabalek hamar metroko puntutik. 27. minutuan, bigarren penaltia, beste arean baina. Kikek buruaz jo eta Zubeldiari eskuan eman. Penaltia Orellanak jaurti zuen, eta Ramirok urrundu egin zuen baloia. Lehen zatian, markagailua 0-1. Bigarren zatian, Realaren bigarren gola, Willian Josek, 75. minutuan. Eta azken minutuetan hirugarren penaltia, 89. minutuan. Zalduari eskuan jo zion baloiak area barruan. Charlesek sartu zuen gola. Markagailuan, azkenean, 1-2, Realaren alde.

Reala eta Eibarren arteko lehen bueltako partida azaroaren 30ean jokatu zen eta partida hartan Realak 4-1 irabazi zion Eibarri.

Sailkapenean, une honetan, Reala dago sailkapenaren buruan, 15punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin..
.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Hurrengo hiru jardunaldiak, ateak itxita

Koronabirusari aurre egiteko neurriak ez ziren atzo amaitu eta eragina izango du, oraingoz, hurrengo bi asteetan jokatuko diren partidetan ere. Hartara, ateak itxita jokatuko dira, Reala-Osasunamartxoaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 14:00etan, Anoetako futbol zelaian, zein martxoaren 21ean, egun berean jokatuko diren hurrengo bi partidak: Alaves-Reala, 18:30etan, Mendizorrotzan; eta Eibar-Athletic, 21:00etan, Ipuruan.

 

Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna