FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 0-1 Osasuna

by | 2020/02/16

Argazkia: osasuna.es


FITXA TEKNIKOA:

Athletic 0-1 Osasuna


ATHLETIC: Unai Simon; Capa, Yeray, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Vencedor (Ibai Gómez, 74. min.), Vesga, Raul Garcia (Aduriz, 68. min.); Williams eta Villalibre (Sancet, 46. min.).

OSASUNA: Sergio Herrera; Nacho Vidal (David Garcia, 88. min.), Unai Garcia, Aridane, Roncaglia, Estupiñan; Oier Sanjurjo (Fran Merida, 91. min.), Darko Brasanac, Iñigo Perez; Adrián (Roberto Torres, 76. min.) eta Enric Gallego..


GOLAK:
0-1:
Oier Sanjurjok (29. min.).


EPAILEA:
González Fuertes. Txartel horiak: Athleticeko Vencedor, Iñigo Martinez
eta Adurizi; eta Osasunako Roncaglia, Oier, Enric Gallego eta Brasanaci.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren mahairugarren jardunaldia; bigarren bueltako hirugarren partida.

ARGAZKI GEHIAGO: athletic-club.eus

Gozoa batentzat, gazia bestearentzat

Osasunak irabazi dio derbia Athletici San Mamesen, lehen zatian Oierrek sartutako golari esker. Etxekoek bi jaurtiketa egin dituzte langara eta zutoinera.

AITOR MANTEROLA

Ez dira irabazleak izaten ari Athletic eta Osasuna azkenaldian: zuri-gorriek bederatzi partida daramatzate irabazi ezinda, eta Osasunak bi baino ez ditu atera jardunaldi kopuru horretan. Athleticek hirugarren partida segidan galdu du gaur, eta Osasunak bigarren garaipen hori lortu du. Nafarrentzat izan delako gaur San Mamesko derbia. Ondorioz, sailkapenean, harrapatu egin du Jagoba Arrasateren taldeak Gaizka Garitanorena. 31na puntu dituzte.

Oier Osasunako kapitainak egin du gol bakarra, 29. minutuan, geldikako jokaldi baten. Gaur berragertu da Lizarrakoa hainbat partida jokatu ezinda egon eta gero, lesio baten eraginez. Athleticen hamaikakoan ere izan da nabarmentzeko kontu bat: debuta egin du Unai Vencedor erdilariak. Bestelakoan, bi taldeak atera dira erdiko hiru atzelarirekin. Ohikoa azkenaldian Athleticen estrategian; berrikuntza Osasunaren kasuan.

Osasunaren gola heldu arte, ez da kontatzeko ezer handirik gertatu. Golaren ondoren, zerbait gehiago sortu dute jokalariek. Jokaldi horietako batean, Williamsek gola sartu du, baina Gonzalez Fuertes epaileak baliorik gabe utzi du. Bigarren zatiaren hasieran, VAR-a azaldu da, Unai Garciak eskuarekin baloia jo eta gero: ez du faltarik ikusi epaileak, eta penaltia ere adierazi ez horrenbestez. Handik gutxira, Enric Gallego Osasunako jokalari berriak buruz burukoa izan behar zuen Unai Simonekin, baina Yeray jarri zaio parean. Bigarren erdiko lehen ordu laurden biziari akabera emateko, Vencedorrek langara egin duen falta jaurtiketa gertatu da. Etxekoek aukera garbienak azkenera izan dituzte: Caparen jaurtiketa, area barrukoa, Herrera atezainak atera du, eta Adurizen burukada zutoinera joan da. Hortxe bukatu dira Athleticen itxaropenak, Osasunaren poza hastearekin batera.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna