HERRI KIROLAK/SOKATIRA

Sokatira, Getxon irailean egingo den mundu txapelketari begira

by | 2020/02/16

Euskadiko Herri Kiroletako Federazioko Presidente Jose Antonio Lopategi, Getxon lehiatuko den sokatira mundialaren harira

Jose Antonio Lopategi Arrieta (Mungia 1950) Euskadiko Herri Kiroletako Federazioko presidentea da 2016. urteaz geroztik. Juntan  zegoen aurreko presidenteak dimitu eta hilabete batzuetarako kargua hartu zuenean baina lau urte egin ditu dagoeneko nahiz eta honakoa azken urtea dela  sendo esaten duen.

Euskal Sokatira ofiziala da nazioartean 2014. urtetik aurrera eta hau datu garrantzitsua da kontutan izanda herri kirol guztietatik sokatira bakarrik dagoela nazioartean onartua, herri kiroletako beste espezialitateetan ez baitago nazioarteko federaziorik. Onartua izan zen urte horretan bertan parte hartu zuen bere lehenengo txapelketa ofizialean, abuztuan Wisconsinen lehiatutako Sokatira Mundialean, hain zuzen ere.

Euskal  Selekzioa  Basque Country izenarekin aritzen da eta Nafarroako kirolariek ere parte hartzen dute eurekin. Iparraldekoak berriz gonbidatu gisa batzen dira taldera.

Noiz izango da aurtengo sokatirako munduko txapelketa?

Aurten irailaren 14tik 20ra Getxon (Faduran) jokatuko da lur gaineko sokatirako munduko txapelketa. Gomazko espezialitatean Irlandan jokatuko dira baina gurea lur gainekoa izango da.

Nork antolatzen du Getxoko munduko sokatira txapelketa?

Antolaketa lanak Euskadiko Federazioak egiten ditu, baina juntan ni neu presidente gisa nagoen arren, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Aldundia eta Getxoko udala ere badaude. Erakunde publikoek diruz laguntzen dute. Zehazki bai Eusko Jaurlaritzak, bai Aldundiak, bai Getxoko Udalak 75.000 euro jartzen dute bakoitzak. Kontuan izan, txapelketa honen antolaketak 1.000.000€-ren aurrekontua duela eta . Aurrekontuak estaltzeko babesleak ere lortzen saiatzen gara eta batez ere hona datozen federazioei kobratu egiten diegu, gutxi gora behera 400€ kirolari bakoitzeko. Alegia, 80 plaza nahi dituela, bada 32.000€ (horrekin bidaiak, hotelak etabar eskaintzen zaie). Guztira 1200 kirolari inguru etorriko dira mundu guztitik, Hego Afrikatik ere.

Zer irabazten du garaileak?

Diru aldetik ezertxo ere ez, Olinpiadetan sari ekonomikoak badaude, baina  txapelketa honetan ez. Txapelak, dominak eta kopak banatzen dira besterik gabe.

Share This