FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 2-2 Athletic

by | 2020/06/18

Argazkia: @sdeibar

Eibar 2-2 Athletic


FITXA TEKNIKOA:


EIBAR: Dmitrovic; Jose Angel, Arbilla, Oliveira, Correa, Edu Exposito, Escalante (Diop, 85. min), Pedro Leon (De Blasis, 78. min), Orellana (Quique, 92. min), Enrich (Charles, 85. min) eta Kike Garcia (Cristoforo, 92. min).

ATHLETIC: Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martinez, Berchiche, Dani Garcia, Vesga, Larrazabal (Lekue, 61. min), Muniain (Ibai, 78. min), Cordoba (Williams, 46. min) eta Raul Garcia (Villalibre, 78. min).


GOLAK:
0-1:
Raul Garciak (8. min. penaltiz).
1-1: Kike Garciak (17. min.).
2-1: Orellanak (77. min. penaltiz).
2-2: Villalibrek (80. min.)


EPAILEA:
Prieto Iglesias. Txartel Gorria Mendilibarri (50. min). Txartel horiak Eibarreko Escalanteri Pedro Leoni eta Correari, eta Athleticeko Dani Garciari eta Vesgari.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazazpigarren jardunaldia.Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Argazki gehiago: athletic-club.eus

Puntu banaketa Ipuruan

Publikorik gabe, isiltasuna hausten zuten jokalari eta entrenatzaileen oihuekin eta telebistako kamarek begira jokatu da partida. Ez da gauza berria izan Ipuruan. Eibar 1-2 Reala ere horrela jokatu zen, publikorik gabe, eta harmailetako hutsunearekin oraingoan ere. Emaitza, oraingoan, puntu banarekin.

Partidaren balorazioa egiteko, esan daiteke Eibarrek aukera gehiago izan duela irabazteko, baina azkenean markagailuak esaten duenarekin gelditu behar. Ezin esan, ordea, IV. Euskal Herria Txapelari begira, sailkapenean aldaketarik ekarriko duenik gaurko emaitzak. Athelticek aukera zuen bigarren postuan jarraitzeko, eta, egia da, bigarren postuan jarraituko du, baina atzetik datozenei begira gelditu beharko da. Eibarrek, ordea, sailkapenaren azken postuan, ez aurrera ez atzera, azken postuan jarraituko du iazko Euskal Herria Txapelako irabazleak.

Lehenengo bueltan ere berdinketa egin zuten, abenduaren 14an, San Mamesen jokatutako partida Athletic 0-0 Eibar  emaitzarekin amaitu baitzen. Galdu ez, eta horrelakoetan, poza ere ez da osoa izaten. Baina aurrera egin behar, kirol legez. 

Gaurko emaitzaren ostean, sailkapenean, aldaketa nabarmenik ez. Reala dago buruan, 16 punturekin, eta Eibar, azkenean, 3 punturekin.

Reala dagoeneko finalean egongo da.  Bigarren finalista dago jokoan oraindik. Aukera desberdinak daude, baina hori bai, Eibar, azken postuan, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.
.


 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da. Puntu bakarra lortu du bigarren bueltan.

Realak nabarmen egin du gora. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka.

Bigarren bueltako zazpi partida jokatuta, beste hiru partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen. 

Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik sei puntura. Athleticek IV. Euskal Herria Txapela honen partida guztiak jokatu ditu, eta atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves bi puntura dauka, eta partida bi jokatzeko oraindik. Alavesek, beraz, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zortzi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bi partida dauzka jokatzeko, eta horietako bat Alavesen aurka, hain zuzen ere. Eibarren kasuan, aldiz, partida bat gelditzen zaio, eta hiru punturekin, ez dago inora joaterik: azken postuan amaituko du aurten III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.

Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.

Hurrengo partidak

Dagoeneko hamazazpi jardunaldia jokatuta, beste hiru partida gelditzen dira IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 18. jardunaldia, Alaves-Reala, ekainaren 18an jokatuko da, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 19. jardunaldia, Alaves-Osasuna, ekainaren 24an jokatuko da, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:30etan, Mendizorrotzan.

→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 1eko jardunaldian jokatuko da Ipuruan. Eguna eta ordua zehaztu gabe dago oraindik.

Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da. 

Eibar 0-2 Osasuna

Eibar 0-2 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko

Azken bideoak

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Share This