FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala Athletic-ekin lehian, EH Txapela sailkapenean

by | 2019/12/01

Argazkia: realsociedad.eus

Reala Athletic-ekin lehian sartu da, IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapenean

Realak irabazi du Eibarren aurkako derbia eta Athletic-en ondoan dago orain sailkapenaren buruan, hiru puntura.

Atzo jokatu zen IV. Euskal Herria Txapelaren zortzigarrent partida, eta Realak eraman zituen hiru puntuak, eta bost talderen arteko lehia izanik, gora egin eta bigarren postuan dago orain, sei punturekin. Hau da, hiru partida jokatu ditu orain arte, eta horietako bi irabazi egin ditu.

Athletic, baina, gorago dago, hiru partida jokatuta ere, bederatzi punturekin. Ezinhobeto dabil Euskal Herria Txapela honetan. Hiru partidatik, bederatzi puntu ditu sailkapenean. Bigarrenari, Realari, hiru puntu ateratzen dio, eta hirugarrenari, Osasunari, sei puntu. Hartara, finala jokatzeko aukera sailkapenaren gainean dauka, argi eta garbi.

Osasunak bigarren postuan galdu du, ordea, Realak gora egin duenez, eta hemendik aurrera gora begira jokatu beharko ditu gelditzen zaizkion partidak.

Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Alavesek atzo ez zuen jokatu eta ezin gauza handirik esan, orain arte ez da oso fin ibili. Jokatu dituen lau partidetan Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan. Baina Eibarren kasuan, bai, atzo galduta beherago egin du, eta zegoen lekuan gelditu da Txapelak aurrera egiten duen bitartean. Azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, hiru partida jokatuta, puntu bakarrarekin.

Hartara, oraintxe bertan, Athletic eta Reala daude finala jokatzeko postuetan, eta azken batean postu bi horien artean jokatuko da Txapelako finala

Hurrengo partida

Abenduaren bigarren astean, abenduaren 14an, larunbatean, jokatuko da bederatzigarren jardunaldia, Athletic-en eta Eibarren artean. San Mamesen jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan. Emaitzaren arabera, Athletic-ek indartu egin ditzake bere aukerak sailkapenean, eta Eibar, aldiz, behko zulo horretatik ateratzeko bidean jar daiteke irabazten badu. Berdintzea ere beti da gehitzea, baina Txapelketa batean erregularitateak hartzen du bere pisua azkenean, eta horretarako dagoen bezala ezinbestekoa du irabazteak bere aukerak mahai gainean jartzeko.

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da