EUSKAL SELEKZIOA/KAYAK SURFA

Euskal Herriko Kayaksurf Selekzioa munduko gailurrean

2019/11/30

(Argazkia: euskalkirola.eus)

Euskal Herriko Kayaksurf Selekzioa munduko gailurrean

Kayaksurfa olatu bat piragua batekin surfeatzean datza, surfa eta piraguismoaren arteko uztarketa ariketa bat, alegia. Uztailean, euskal selekzioak Perun irabazi zuen mundo mailako bere seigarren titulua, bosgarrena jarraian lortua.

Euskal Herriko Selekzioa 1997. urtetik aritzen da nazioarteko txapelketetan eta kontutan hartu behar da kayaksurfa munduan barrena lehiatzen dela, EEUUko mendebaldeko kostaldetik zein Hego Amerikatik hasita, Japonia eta Australiaraino, nahiz eta bere gune nagusia Europa den. 

Munduko Kayak Txapelketa bi urtez behin ospatzen da eta uda honetan Huanchaco hondartzan izan da, Trujillo herrian (Peru). Ingalaterrako, Irlandako, AEBetako, Argentinako, Eskoziako, Jerseyko eta Euskal Herriko selekzioek parte hartu dute.

Final haundiaren hasiera nahiko orekatua izan bazen ere, azkenean Euskal Selekzioak erakustaldia eman eta 21 puntu lortu zituen, hurrengoei abantaila handia atereaz: bigarren Ingalaterra izan zen 39 puntu pilatuta, Irlandak 47 eta laugarren postuan Argentina 58 punturekin.

Honakoa kontuan hartuta, sei dira euskal selekzioak lortu dituen munduko tituluak: Bakio-Mundaka 2007, Estatu Batuak 2011, Australia 2013, Galizia 2015, Irlanda 2017 eta azkeneko hau Peru 2019, 2009an Portugalen txapeldunorde izan zela ahaztu gabe.

Edu Etxeberria (Donostia, 1973, kayak surfeko euskal selekzioko hautatzailea pozik agertzen da 2017ko Munduko Txapelketan bi urre lortu zituztelako eta orain urreak sei izan direlako (orotara hamar domina). Bere esanetan, azkeneko urte hauetan jende dezente gerturatu da kirol honetara, eta uste du trasmisio lan ona egiten ari direla egungo gazteekin.

Eurokopa 2020aren aurrean

Eurokopa 2020aren aurrean

San Mamesen jokatuko den Eurokopa 2020ren aurrean, non Espainiako eta, agian, Frantziako selekzioek parte hartuko duten

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal mendi selekzioen jaia

Euskal mendi selekzioen jaia antolatu du Euskal Mendizale Federazioak → Azaroak 30, larunbata, Gasteizko Jardin de Falerina tabernan

Share This