EUSKAL PILOTA/OFIZIALTASUNA

Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan

by | 2023/04/03

Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan

 

Euskal Selekzioak emaitza bikainak lortu ditu Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioak (CIJB) erakundeak antolatutako munduko txapelketan. Alziran (Herrialde Katalanak) jokatu da martxoaren 28tik apirilaren 1era artean. Orokorrean, Euskal Selekzioa munduko txapelduna izan da emakumezkoetan eta bigarrena gizonezkoetan.

→ cijb.info: Txapelketako emaitzen kronika [es]

Txapelketan parte hartu dute, Euskal Selekzioarekin batera, Frantzia, Italia, Belgika, Herbehereak, Ingalaterra, Valentzia, Ekuador, Paraguai, Argentina, Mexiko, Costa Rica, Portugal, Estatu Batuak, Puerto Rico, Venezuela, Uruguai, Quebec eta Kolonbiako ordezkariak.

Euskal Selekzioan aritu dira, Jose Mari Mitxelena eta Aitor Erauzkin entrenatzaileekin, Enara Gaminde, Amaia Alday, Olatz Arrizabalaga, Ainhoa Ruiz de Infante, Leire Garai, Naroa Agirre, Miren Larrarte eta Olatz Ruiz de Larramendi emakumezkoetan, eta Ekhi Ziarrusta, Luis Ziarrusta, Iñaki Esnal, Pantxoa Valencia, Oier Hormaetxe, Lier Arrien, Gaizka Iruretagoiena eta Egoitz Amantegi gizonezkoetan.

 

 

 

Twitter