EUSKAL SELEKZIOA/OFIZIALTASUNA ORAIN

‘Bada garaia. Martxoaren 23an, denok San Mamesera’

2024/03/09

Bada garaia. Martxoaren 23an, denok San Mamesera

Martxoaren 23an, aspaldiko partez, kale egin ezineko hitzordua izango dugu Bilbon: Euskal futbol selekzioa Uruguaiko selekzioaren aurka; hurrenez hurren, Jagoba Arrasate eta Martzelo Bielsaren gidaritzapean.

Aspaldiko partez, aurkari indartsu baten aurka lehiatu beharko da Euskal Selekzioa. Neurria eta maila defendatuko ditu, dagokion lekuan defendatu ere: zelaian. Gure aldetik, GUREA babestera joango gara. Apirilaren 6an arrotz dugun errege horren koparen finalean gureetakoa babestuko dugun bezalaxe.

Lau urte igaro dira gizonezkoen Euskal Selekzioak, azkenekoz, Costa Ricaren aurka Ipuruan zaleturik gabe jokatu zuen partida hartatik hona. Eta sei urte euskal futbolariek zaletuen berotasuna zelaian jaso ez dutenetik.

Oraingoan ezin dugu kale egin.Bada garaia proeiktu hau berhartzeko. Jakin badakigu eta horregatik oso kritiko gaude, aukeratutako eguna (arreta guztia bereganatzen duen final batetik 15 egunetara) ez dela egokiena; Federazioak elkarlanari tarterik eman gabe garatu duela; proiektu honen garapena ezinbestean ilusioa piztetik etorriko dela eta horretarako ezinbestekoa dela lanketan eta erabakietan alde guztiak kontutan izatea, batez ere, jokalariak, klubak, eta zaletuak…

Baina ez dugu kale egingo.

Kirol ikuskizuna ederra izango da. Eta aldarrikapen eguna ere izateko probestuko dugu. Ofizialtsunaren aldarria erdigunean jarri behar dugu. Euskal gizartearen nahia eta desioa lau hazietara ozen berriro zabaldu. Jakin badakite, baina berriro entzun behar gaituzte. Denek: Estatuko agintariek, nazioartekoek, bai eta gure erakundeek ere.

Emaitza zehatzak lortzea zaila izango da, baina aurrera egitekotan, gure esku dagoen guztia egin beharra daukagu ofizialtasunaren bidean. Eta bada garaia, Euskadiko Federazioak, behingoz, agintari, erakunde, fedarazioa, klub, jokalari eta eragileak osatutako mahaia sortzeko. Bada garaia nazioarteko legediak sortzen dituen zirrikitu juridiko txikiena probesteko. Bada garaia, ezezkoa esango digunaren baimenik eta beldurrik gabe ere gure esku dagoena egiteko.

Martxoaren 23an, Euskal Selekzioaren aldeko atxikimendua islatuko du San Mameseko irudiak.

Ez dugu kale egingo!

GORA EUSKAL SELEKZIOA!
OFIALTASUNA ORAIN!


logo grisa

Iruñea, 2024ko martxoaren 9a
Euskal Herria Kirola

Mastodon

Loading Mastodon feed...