FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 1-1 Eibar

by | 2021/03/21

Argazkia: @athletic_eus

Athletic 1-1 Eibar


FITXA TEKNIKOA:


ATHLETIC: Unai Simon; De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri; Berenguer (Ibai, 74. min), Unai Lopez (Vencedor, 46. min), Vesga (Dani Garcia, 46. min), Muniain (Morcillo, 74. min); Raul García (Villalibre, 69. min) eta Williams.


EIBAR: Dmitrovic; Pozo, Paulo Oliveira, Arbilla, Soares; Sergio Alvarez, Diop; Bryan Gil, Aleix Garcia (Pedro Leon, Kevin Rodrigues (Inui, 70. min); eta Kike Garcia (Quique Gonzalez, 91. min).


GOLAK:
1-0
: 9. min: Yurik
1-1: 17. min: Kike Garciak.


EPAILEA:
Valentin Pizarro Gomez. Txartel horiak: Iñigo Martinez (Athletic) eta Pozo (Eibar).


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Bigarren zatian, «Bilbao 2020 Eurocopa honi ez» banderola zeraman dron bat zelaira erori da eta erretiratu egin behar izan dute.

Atheltic 1-1 Eibar

 

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida. Puntu banaketarekin, sailkapenean gora egiteko ezinean ageri dira talde biak.

Berdinketarekin, arestian esan dugun bezala, gora egiteko ezintasuna erakutsi dute talde biek, emaitzak ez dio onura handirik egingo ez bati ez besteari, baina balorazio difetrenteak egingo dituzte gaur aldageletan. Izan ere, azken aldiko emaitzak kontutan izanik, Athletic zen gaurko faboritoa. Eibarrek, puntu bat baino gehiago beharko du gora egiteko, baina konfiantza piska bat ere emango dio emaitzak bere buruan sinisteko. Sailkapen fasea oraindik ez da amaitu.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez, gaurko partidaren ostean, hau da,  V. Euskal Herria Txapelaren hamalaugarren partida jokatuta, Osasuna dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin.  Realak, hiru puntutara, 9 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 8 punturekin. Atzetik, Athletic, lau punturekin. Eta azken postuan, Eibar, hiru punturekin.

Hurrengo partida

V. Euskal Herria Txapela 2020/2021 edizio honetako hurrengo partida, martxoaren 21eko asteburuan izango da:

Partida honen ostean, hauexek izango ditugu V. Euskal Herria Txapelako hurrengo norgehiagokak :

Reala – Athletic, apirilaren 7an jokatuko da, asteazkenean, gaueko 21:etan hasita, Anoetako futbol zelaian.

Athletic – Alaves, apirilaren 10ean jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 16:30etan hasita, San Mames futbol zelaian.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da