FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 0-0 Alaves

by | 2021/04/10

Argazkia: athletic_eus

Athletic 0-0 Alaves


FITXA TEKNIKOA:


ATHLETIC: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Balenziaga, Lekue; Ibai (Muniain, 63. min), Vesga, Unai Lopez (Dani Garcia, 63. min), Morcillo (Berenguer, 69. min); Sancet (Raul Garcia, 69. min) eta Villalibre (Williams, 63. min).


ALAVES: Pacheco; Ximo Navarro, Tachi, Lejeune, Martin; Jota Peleteiro (Pere Pons, 75. min), Battaglia, Pina (Manu Garcia, 78. min), Luis Rioja (Edgar Mendez, 75. min); Lucas Perez (Borja Sainz, 85. min) eta Joselu.


GOLAK:
0-0


EPAILEA:
Mario Melero Lopez. Txartel horiak atera dizkie Athleticeko Capa eta Vesga jokalariei eta Alaveseko Lejeune jokalariari.


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaseigarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Athletic 0-0 Alaves

 

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hiamaseigarren partida. Puntu banaketarekin, ez dago aldaketarik sailkapenean. Alavesek gora egiteko aukerak baditu oraindik, baina Athleticek dagoeneko ez du finalerako sailkatzerik izango.

Gol aukerak izan dira, gol bi bertan behera utzi ditu epaileak… baina, azkenean, berdinketarekin, ezin esan inor pozik atera denik gaurko emaitzarekin. Arestian esan dugun bezala, Alavesek bau oraindik finalerako sailkatzeko aukera, baina Athleticen kasuan, dagoeneko bigarren fasetik kanpo gelditu da matematikoki eta aurten ere ez dutu izango finalean.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatuko dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez, gaurko partidaren ostean, hau da,  V. Euskal Herria Txapelaren hamaseigarren partida jokatuta, Osasuna dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin.  Realak, bi puntutara, 10 puntu dauzka oraintxe bertan. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 9 punturekin. Atzetik, Athletic, 6 punturekin. Eta azken postuan, Eibar, 3 punturekin.

Hurrengo partidak

Partida honen ostean, hauexek izango ditugu V. Euskal Herria Txapelako hurrengo norgehiagokak :

Eibar – Reala, apirilaren 26an jokatuko da, astelehenean, 21:00etatik aurrera, Ipurua futbol zelaian.

Eibar – Alaves, maiatzaren 2ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

Athletic – Osasuna, maiatzaren 9ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

Osasuna – Reala, maiatzaren 23ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da