FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 1-2 Athletic

by | 2020/09/27

Argazkia: @SDEibar

Eibar 1-2 Athletic


FITXA TEKNIKOA:


EIBAR: Dmitrovic; Correa (Tejero, 71. min), Paulo Oliveira, Bigas, Kevin Rodrigues; Diop, Recio (Quique Gonzalez, 46. min), Exposito; Kadzior (Pedro Leon, 46. min), Inui, (Arbilla, 84. min) eta Kike Garcia (Muto, 90. min).


ATHLETIC: Unai Simon; Capa, Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Unai Lopez (Vesga, 93. min), Dani Garcia, Williams (Cordoba, 85. min); Muniain (Sancet, 85. min), Morcillo (Villalibre, 58. min) eta Raul Garcia.


GOLAK:
0-1:
Unai Lopezek (40. min).
1-1: Kike Garciak (48. min).
1-2: Unai Lopezek (87. min).


EPAILEA:
Cordero Vega. Txartel horiak: Pape Diop (Eibar) eta Gaizka Garitano (Athletic).


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehen partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Eibar 1-2 Athletic

Athelticek eraman ditu V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren lehen partidako puntuak, Ipuruan jokatutako partidan.

Esan daiteke merezita irabazi duen Athleticek, aukera eta joku gehiago egin duelako. Hala ere, esan behar da Eibarrek eutsi diola Athleticek 40. minutuan lehen gola sartu arte. Eta, gainera, bigarren zatia hasi eta gola sartu du Eibarrek, eta markagailua berdindu. Hortik aurrera Athleticek ahalegin gehiago egin du zelaian, gehiago hurbildu da Eibarren atera eta azkenean garaipeneko gola sartu du 87. minutuan. Azpimarratzeko, Athleticen gol biak Unai Lopezek sartu dituela.

Bestela, aurtengo edizioa aurrekoa amaitu zen bezala hasi da: ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Ikusteko dago zelan jarraituko duen, baina itxura guztien arabera, oraingoz behintzat, ateak itxita jokatuko dira hurrengo partidak ere.

Partidak ostiraletan eta astelehenetan jokatuko diren auziak bete-betean hartu du gaurko partida. Izan ere, hasiera batean Ligak ostiralean jokatzeko proposatu zuen, baina auzitegietan atzera bota zuten hori eta, oraingoz behintzat, ostiralean eta astelehenetan ez da partidorik izango, Ligak egun horietan jokatzea nahi badu ere.

Sailkapenean, beraz, Athletic nagusi, hiru punturekin. Gainerakoak, punturik gabe oraindik. Txapelketak hasi besterik ez du egin!

V. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida, edizio honen bigarrena, hauxe izango da:

Alaves-Athletic, urriaren 4an, igandea, arratsaldeko 14:00etan, Mendizorrotzan

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

Osasuna nagusi izan da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partidan. Sailkapenean bera da buru, gaurko hiru puntuekin

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves-Osasuna, larunbatean

Alaves-Osasuna, larunbatean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita

Share This