FUTBOLA/OSASUNA

Osasunak, 100 urte!

by | 2020/11/17

Sorotu zenetik gaur 100 urte bete direnean, oraindik ez dago guztiz argi nork jarri zion izena Osasuna taldeari

Oraindik badago Osasunaren sorrera egun zehatzari buruzko eztabaida. Esaterako, wikipedian bertan, ‘Osasuna futbol taldea’ sarrerak «1920ko azaroaren 17a» aipatzen badu ere, ‘Osasuna futbol taldearen historia’ sarrerak «urriaren 24» esaten du. Normalean, baina, onartu egiten da Osasuna futbol kluba 1920ko azaroaren 17an sortu zela, hau da, gaur bertan 100 urte. Osasuna izena proposatu zuen pertsonaren inguruan ere ez dago adostasunik. Iturri batzuek esaten dute Jose Benjamin Andoain Martinezi bururatu zitzaiola izena, eta beste batzuek, ordea, Eladio Cilveti izan zela izena proposatu zuena. Azken hori 1937an fusilatu egin zuten, Eusko Abertzale Ekintzako (ANV-EAE) kidea izanagatik. Non sortu zuten, garbi dago: Iruñeko Gazteluko plazan sortu zen Osasuna, Kutz kafetegi zaharrean, hain zuzen. Aurreko bi futbol-klubek bat egin zuten: New Club eta Sportiva Foot-Ball Club. Eskean aritu behar izan zuen baloia eta ekipamenduak erosteko beste talde batzuen aurka jokatu ahal izateko.

Sortu zeneko egun zehatzaz Osasuna klubak berak ohartarazten du ez dakiela zehazki noiz jaio zen, eta garaiko kronikek jasotzen dute 1920ko «azaroko asteazken bat» izan zela. Webgune ofizialak berak nahasmen pixka bat eransten du, klubak 1920ko urriaren 24an abiatu zuela bere kirol-ibilbidea esatean, hau da, kluba sortu aurretik. Talde berriak Zabalguneko selekzio militar baten aurka jokatu zuela dio, eta partida bana berdinduta amaitu zela.

Klub berriaren izena aukeratu zuen pertsonaren inguruan, taldearen web ofizialak dio Jose Benjamin Andoain Martinezek eman zuela Osasuna izena, euskaraz Osasuna hitzak, indarra ere esan nahi duela azalduz.

Hala ere, ‘El corralito foral’ liburuan, Ivan Gimenez kazetariak Eladio Cilveti izan zela esaten du. Osasuna izena ematea berak proposatu zuela eta klubaren sortzaile, lehendakariorde eta idazkari ere izan zela adierazi du.

Gimenezek aipatzen du Cilveti Etxaurin fusilatu zutela 1937ko urtarrilaren 16an, Eusko Abertzale Ekintzako (ANV-EAE) kide izateagatik, eta haren anaia Pacok esaten zuela Osasuna izena Eladiok proposatu zuela, eta horrera gogorarazten ziela aitatasun hori klubeko beste zuzendari batzuei egozten zitzaien bakoitzean.

Euskarazko izenak hautsi egin zuen urte haietan nagusi zen moda. Ingelesezko izenak jartzeko ohitura zegoen, kirola Britainia Handitik zetorrelako. Benjamin Andoain eta Eladio Cilveti ez ezik, José Huicik ere ‘Osasuna’ izenaren alde egin zuen orduko hartan .

Aspaldiko garai haietatik beste bitxikeria bat iritsi zaigu. 1920-21 urteetan, Osasunak Zabalgunean eta Hipodromoan jokatu zituen partidak, eta 1922ko maiatzaren 21ean Donibane auzoko (San Juan) zelai historikoa inauguratu zuen, Getxoko Arenas taldearen aurka partida bat jokatuz. Joaquin Rasero aritu zen norgehiagokako epaile, orduan Osasunaren lehendakaria zena.

Euskal izenak dituzten beste elkarte batzuk

Klubaren euskal izenari dagokionez, Osasuna ez zen salbuespena izan. Hain zuzen ere, garai hartan bertan beste kirol-elkarte batzuk sortu ziren, gehienak futbol taldeak, besteak beste, Denak Bat, San Pedroko Indarra, Amaia Kirol Elkartea, Iruña , Ostikoka, Lagun Artea (haurrak) eta Euzkotarra kirol elkartea. Oberena kirol elkartea, 1940an sortu zen

Abiadurari lotutako izenak ere jarri zizkieten XX. mendeko 20ko hamarkadan sortutako hainbat talderi: El Avión, El Iberia, El Rápido de la Estación, La Flecha, El Progreso edo La Veloz, esaterako. Horietako guztiak desagertuta daude egun. Baina Osasunak hor jarraitzen du, 100 urte beteta dituela.

Osasuna!

 

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Futbola

Aurrera doa Aurrera Emakumezkoen kopan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA   Lehia handiko partida ostiral arratsaldean Olaranben bizi izan genuena. Aurrera de Vitoria indartsu dabil aurten, eta horren erakusgarri da 3-1 nagusitu zitzaiola Arrasateri, gol guztiak 2. zatian. Gipuzkoarrek beren maila hoberena...

Asteburuko emaitzak: Osasuna eta Aurrera, hurrengo fasera

Asteburu honetan lehen faseari dagozkion bi partida jokatu dira EHko Emakumezkoen III. Futbol koparen baitan. Abantok Osasuna hartu zuen etxean larunbatean, eta 2-3ko emaitzarekin nagusitu ziren gorritxoak. Bestalde, igandean, Aurrera de Vitoria erraz gailendu...

Azken bideoak

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna