FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Athletic nagusi Oiartzunen aurkako Kopako finalerdian

maiatza 12, 2016

Euskal Herriko Emakumezkoen VI. futbol Kopak badu lehen finalista, Athletic. Errenteriko Fanderian ljokatu du Oiartzunen aurka eta 1-3 irabazi du talde bilbotarrak.Partida  jendez gainezka zegoen zelaian eta giro apartan jokatu da.

Lehen zatian utzi du erabakita partida talde zurigorriak. Lehen minutuan iritsi da Yuremaren lehen gola eta orduerdia betetzerako bigarrena, area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri baten bidez.

Azken ordu laurdenean Oiartzunek tartea murriztu eta presioa egiteko aukera izan du, 76. minutuan penaltia izan baitu bere alde. Kale, ordea. Bi minutura, Athleticen hirugarren gola iritsi da,Ainhoaren bidez

.

Share This