FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA

Aurrera Vitoriak merezi gabe galdu zuen Añorgaren aurka

Api 11, 2016

Apirilaren 9an jokatu zen Murgian (Araba) Euskal Herriko  emakuzkoen VI. futbol koparen final-laurdenaren sailkapena. Giro ederrean eta 200 ikusle ingururen aurrean Añorgak 2-3 irabazi zion Aurrera Vitoriari eta, ondorioz, Realaren aurka finalerdia jokatzeko sailkapena eskuratu zuen. Maialen Vegak sartutako golari esker (35 m.), irabazten hasi zen Aurrera, baina Sara Tazok berdindu zuen Añorgarentzat. Berriro aurretik jarri zen Gasteizko taldea (41.m), Maialen Vegari esker. Baina minutu batean buelta eman zion Añorgak (58.m. Vanessa Cartonek, eta 59.m Nerea Eizagirrrek). Aukera ugari izan zuten bi taldeek baina, batez ere, Aurrerak azken metroetan egindako hutsak alde batetik, eta Añorgakoen Maddalen Fuentes atezainaren geldiketa paregabeak tarteko, kanporatuak gelditu ziren arabarrak. Partidan Bruce Springsteenen kontzertua ikusteko zozkatu ziren bi sarrerak Laura Ibanezi tokatu zitzaizkion.

 

IMG_4589

Share This