E-KIROLA/FUTBOLA

FIFA20 Euskal Ligako bigarren fasea

by | 2020/04/06

Euskal Herri osoko 150 jokalari aritu dira FIFA20 Euskal Ligako lehen fasean

Orain euskal futbol taldeetako ordezkari banaren arteko liga jokatuko da. Finalerdiak apirilaren 11n jokatuko dira. Finala apirilaren 12an, Aberri Egunean.

Finala  Hamaika telebistan eta twitch.tv/guerebai kanaletik ikusi ahal izango da.

Bigarren faseko ligaxkarako, klub bakoitzeko ataleko kanporaketak jokatu ostean, talde horien ordezkari arituko dira lehenengo faseko irabazleak:

#Alaves: Pepillomaestro

#Athletic: Malkortz

#Eibar: Ibarrainkua

#Reala: OstoZumaia

#Osasuna: Beñat.

Egutegia

Bigarren faseko ligaxka apirilak 6 eta 10 bitartean jokatuko da. Guztira 16 minutuko lau norgehiagokari aurre egin beharko dio jokalari bakoitzak. Jardunaldi bakoitzean talde batek atsedena hartuko du. Lau partidu horietan puntu gehien lortzen dituzten laurak pasako dira finalerdira. Finalerdiak apirilaren 11n jokatuko dira. Finala, apirilaren 12an.

Egutegia, emaitzak eta sailkapena

HEMEN

Finalerdiak eta finala zuzenean steaming bidez

Finalak eta finalerdiak streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dira Hamaika telebistan eta twitch.tv/guerebai kanaletik.

FIFA20 Euskal Ligaren antolatzaileek, Game Erauntsia Elkarteak eta Gu ere Bai! ekimenak adierazi dute oso pozik daudela FIFA20 Euskal Ligak izan duen harrera eta lehengo fasearen jarraipenarekin. Euskal Selekzioen ofizialtasunaren eta, oro har, euskal kirolaren, aldeko ekimenaren balorazioan esan dute koronabirusak eragindako etxealdian badagoela elkarren artean arituz geroa ere bideratzeko aukera. “Euskal bideo-joko zaleen komunitatearen erantzuna positiboa izan da eta hori zalantzarik gabe parte-hartzaile kopuruan ikusi daiteke. Guztiek etxetik parte hartu dute, COVID-19ak sortutako etxean gelditzea dela eta. Ez dago aitzakirik gure online txapelketan parte ez hartzeko eta euskal kirola aldarrikatzeko.”

Reala lehena, Osasuna bigarrena

Reala lehena, Osasuna bigarrena

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren partida guztiak jokatuta, Reala eta Osasuna dira lehen postuetan: bien artean jokatuko da finala

Eibar 0-2 Osasuna

Eibar 0-2 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Share This