ARRAUNA

Eusko Label eta Eusko Tren ligek aurkeztu dute aurtengo egutegia

by | 2020/04/06

Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak dagoeneko zehaztu dute 2020ko denboraldirako egutegia

 

ACTko bazkideek urteko bigarren biltzarra egin zuten, Eusko Label Ligako 12 klubetako ordezkariak eta Zuzendaritza Batzordeko kideak modu telematikoan bildu zirelarik euren etxeetatik.

Eguneko puntua nagusia COVID-19 birusak eragindako egoera dela eta ACTk jarraitu beharreko pausoak aztertzea izan da eta bertan aurtengo traineru denboraldiko egutegiak onartu dituzte.

Azpimarratzekoa da egutegi hauek berrikusgarriak direla unean uneko egoeraren arabera, baina gaur gaurkoz Eusko Label liga ekainaren 28an hasiko da, VIII. CaixaBank Banderarekin (oraindik zehaztu gabeko leku batean), eta Euskotren liga uztailaren 4an, Coruñan (Galizia).

Hemeretzi estropadako egutegia izango da gizonezkoena, kanporaketako biak barne, eta hamabikoa emakumezkoena, kanporaketako biak kontuan hartu gabe.

Liga balekoa izan dadin, gutxieneko jardunaldi batzuk jokatu beharko direla ere erabaki dute. Eusko Label Ligako hamabi jardunaldi puntuagarri (+2 playoff) jokatu beharko dira, eta Eusko Tren ligari dagokionez, zortzi jardunaldi puntuagarri (+2 playoff). Denboraldia beste asteburu batez luzatu ahal izango da (irailaren 25era eta 26ra arte), gutxieneko horretara iristeko beharrezkoa baldin bada.

Dena den, klubek adostu dute 15 egunero batzartzea, osasun krisiaren egoerak duen bilakaera ikusi eta horren araberako neurriak eta erabakiak hartzen jarraitzeko.

Eusko Label ligan, gizonezkoen estropaden maila nagusia, hamabi talde arituko dira aurten nor baino nor gehiago, hamar Euskal Herrikoak eta bi Galizakoak: Kaiku (Sestao), Urdaibai (Bermeo), Santurtzi, Zierbena, Ondarroa, Lekittarra, Orio, Hondarribia, Donostiarra, Zarautz, Ares (A Coruña) eta Cabo de Cruz (A Coruña).

Euskotren Ligan, emakumezkoen goreneko kategoria dena, gipuzkoako lau traineru arituko dira: Orio, Hondarribia, Donostiarra eta Arraun Lagunak.

Share This