FUTBOLA/EUSKAL SELEKZIOA

Eurokopa 2020, San Mamesen?

by | 2019/11/25

Osasunako zein Athletikeko zaleek San Mames jokaleku izango duen Eurokoparen aurkako protesta burutu dute Sadarren, euskal derbiaren aurretik.

Indar Gorrik eta Herri Norte Taldeak elkarretaratzea egin dute 2020ko Eurokoparen aurka “Eurocopa honi ez, ez gure harmailetan” lelopean, izan ere, Espainiako selekzioak San Mamesen hiru partida jokatuko dituela baieztatu da aste honetan bertan.

Espainiako selekzioko taldeen faseko partidak hartuko ditu Bilbok ekainaren 15ean, 20an eta 24an. San Mamesen jokatuko den laugarren partida final-zortzirenak izango dira eta sailkapenaren arabera, Espainiak ere partida hori jokatu dezake, akaso Frantziako selekzioaren aurka.

Espainiako selekzioak azkenekoz duela 53 urte jokatu zuen San Mamesen, frankismo betean, eta honakoan San Mamesen “etxeko” talde gisa aritzea ez da Bingen Zupiria Lakuako Kultura sailburuak esan bezala “kirol ekitaldi” huts bat, kontutan hartuta kirola eta politika bereizteko zailtasuna nabaria dela.

Gainera, hasiera batean espainiarrek entrenatzeko egoitza gisa Lezama hartuko zutela komentatu zen eta oraindik zehaztu ez bada Zubietako instalazioetan jardutearen aukera ere mahaigainean dago, azken hau ezagutu eta gero talde txuri-urdineko zaleen protesta sare sozialetara zabaldu delarik.

Bitartean, Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldarrikapena agenda politikotik desagertu dela dirudi edo behintzat ez da aurrerapauso nabarmenik ikusten. Partiduok milaka lagunen aldarrikapen-festa bihurtu ziren garai baten ostean, ekimen faltak jokalarien eta Euskal Federazioaren artean sorturiko tirabirek hauen etetea ekarri zuten. 2010ean berriz ere partidak antolatzen hasi ziren, baina gero eta jende gutxiagorekin, beste esparru batzuetan urratsik ez zela ematen ikusita. Joan den urteko abenduan, Euskal Federazioak -Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa ordezkatzen ditu baina Nafarroa zein Iparraldeko jokalariak ere barnebiltzen ditu- ofizialtasuna eskatzeko ekimena onartu zuen asanbladan baina momentuz ez dago aurrera begirako ibilbidearen zehaztasunen berri.

Euskal selekzioak txapelketa ofizialetan parte hartzeko ezintasuna da protesta egiteko arrazoi nagusia baina horretaz haratago bertan bildutakoek indarrean den eredu kapitalista salatzea izan zuten helburu, zeinaren eragina txapelketaren antolaketan islada izan duen: besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako 750.000 euroko dirulaguntza (ez dago argi Bilboko Udalak edo Lakuako Gobernuak ere dirua zuzenean emango ote duten), UEFAk Eurokopa hartzeko galdegiten duen araudi fiskalaren aldaketa eta antolakuntzatik ia mila boluntario eskatu izana egindako lanengatik inolako ordainsaririk jasoko ez dutenak. Eurokopa honi ez! “Dinamikak hainbat hilabete daramatza euskal geografiari buruzko hitzaldiak egiten, txapelketaren harreraren gaitzespena azalduz.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Athletic 2 – 0 Reala

Athletic 2 – 0 Reala

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izan da. Finalean izateko urratsa eman du Athleticek.

Athletic – Reala, larunbatean

Athletic – Reala, larunbatean

VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren laugarren partida izango da. Arratsaldeko 16:5ean hasiko da, San Mames futbol zelaian.