FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala – Eibar, azaroaren 30ean

by | 2019/11/25

RealaEibar izango da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren zortzigarren partida. Azaroaren 30ean jokatuko da, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Anoetako futbol zelaian.

Athletic-ek are gorago egin du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioko sailkapenean Osasuna 1-2 Athletic emaitzarekin.

Atzo, egun berean, jokatu ziren IV. Euskal Herria Txapelaren seigarren eta zazpigarren partidak. Irabazleek gora egin dute, Athletic-ek zein Alavesek

Athletic lehenago ere lehen postuan bazegoen ere, orain handitu egin du gainerako taldeei ateratzen dien tartea. Hiru partida jokatuta 9 puntu ditu sailkapenean. Hau da, hirutik hiruak irabazi ditu. Osasunari, bigarrenari, orain bost puntu kentzen dizkio. Eta hori bada kotutan hartzeko zerbait bost taldeen arteko norgehiagoko honetan.

Osasunak bigarren postuan jarraitzen du, ez gora, ez behera, baina lehen tokia urrunetik begiratzen dio orain. Bigarren postua defendatzeko, gainera, Realari puntu bat kentzen badio ere, harek baino partida bat gehiago du jokatuta.

Mugimendua bai egon da atzo jokatutako beste partidaren emaitzarekin: Eibar 0-2 Alaves. Sailkapeneko azken bida ditutu biak, baina orain ordena aldatuta. Alavesek aurrea hartu dio Eibarri eta laugarren postuan dago, hiru punturekin, nahiz eta lau partida jokatuta dauzkala ere kontutan hartu behar den. Eibarrek, bi partida jokatuta, sailkapeneko azken lekuan dago, puntu bakarrarekin.

Hartara, oraintxe bertan, Athletic eta Osasuna daude finala jokatzeko postuetan, eta azken batean postu bi horien artean jokatuko da Txapela.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, bederatzigarrena jardunaldia, alegia, abenduaren 14ean jokatuko da, larubatarekin, Athletic eta Eibar artean, arratsaldeko 18:30etan, San Mames futbol zelaian.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.21Alaves
Reala
2020.03.21Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
Reala-Osasuna, bertan behera

Reala-Osasuna, bertan behera

Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta

Share This