FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic gorago, EHTxapelako sailkapenean

by | 2019/11/25

Athletic buruan, IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioko sailkapenean

Athletic-ek are gorago egin du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioko sailkapenean Osasuna 1-2 Athletic emaitzarekin.

Atzo, egun berean, jokatu ziren IV. Euskal Herria Txapelaren seigarren eta zazpigarren partidak. Irabazleek gora egin dute, Athletic-ek zein Alavesek

Athletic lehenago ere lehen postuan bazegoen ere, orain handitu egin du gainerako taldeei ateratzen dien tartea. Hiru partida jokatuta 9 puntu ditu sailkapenean. Hau da, hirutik hiruak irabazi ditu. Osasunari, bigarrenari, orain bost puntu kentzen dizkio. Eta hori bada kotutan hartzeko zerbait bost taldeen arteko norgehiagoko honetan.

Osasunak bigarren postuan jarraitzen du, ez gora, ez behera, baina lehen tokia urrunetik begiratzen dio orain. Bigarren postua defendatzeko, gainera, Realari puntu bat kentzen badio ere, harek baino partida bat gehiago du jokatuta.

Mugimendua bai egon da atzo jokatutako beste partidaren emaitzarekin: Eibar 0-2 Alaves. Sailkapeneko azken bida ditutu biak, baina orain ordena aldatuta. Alavesek aurrea hartu dio Eibarri eta laugarren postuan dago, hiru punturekin, nahiz eta lau partida jokatuta dauzkala ere kontutan hartu behar den. Eibarrek, bi partida jokatuta, sailkapeneko azken lekuan dago, puntu bakarrarekin.

Hartara, oraintxe bertan, Athletic eta Osasuna daude finala jokatzeko postuetan, eta azken batean postu bi horien artean jokatuko da Txapela.

Aste honetan, larunbatean, jokatuko da zortzigarren jardunaldia, Realaren eta Eibarren aurka. Emaitza zein izan ere Athletic-ek buruan jarraituko du beste jardunaldi batez, baina Osasunak arriskuan dauka bigarren postua, Realak irabaziez gero bigarren lekuan kokatuko litzatekeelako.

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Osasuna 1-0 Athletic

Osasuna 1-0 Athletic

Garaipenarekin ospatu du Osasunak bere 100. urteurrena, V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren laugarren partidan. Alaves-Reala izango da hurrengoa, abenduaren 6ko jardunaldian.

Osasuna-Athletic, larunbatean

Osasuna-Athletic, larunbatean

Larunbatean jokatuko da Osasuna-Athletic norbehiagoka. Ordua aldatu egin da baina: 18:30etan hasiko da partida, Sadar futbol zelaian.

Eibar 0-0 Osasuna

Eibar 0-0 Osasuna

Berdinketariekin, ez da irabazlerik izan Ipuruan gaur eguerdian jokatu den V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hirugarren partidan. Osasuna-Athletic izango da hurrengoa.

Share This