FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar-Reala, bihar
Bihar, martxoak 10, jokatuko da Eibar-Reala norgehiagoka, arratsaldeko 20:00etan, Ipuruan.
Partida hau otsailaren 16an jokatzekoa zen, baina atzeratu behar izan zen Zaldibarko zabortegiak eragindako aire kutsadura maila altuagatik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomentadu zuen, besteren artean, kirol jarduerak bertan behera lagatzea, eta horixe egitea erabaki zuten talde biek, lehentasuna jokalarien eta zaleen osasuna jarrita. Eskola kiroleko jarduerak zein futbol federatuko bestelako partidak ere bertan-behera utzi ziren Zaldibar, Ermua, Eibar eta Elgeta inguruan asteburu horretan.
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgharren jardunaldia izango da, hau da, bigarren bueltako bosgarrena. Reala eta Eibarren arteko lehen bueltako partida azaroaren 30ean jokatu zen eta partida hartan Realak 4-1 irabazi zion Eibarri.
Sailkapenean, une honetan, Reala dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltako lehen partidetan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Eta neurri batean hori da inportanteena. Baina atzetik aldaketak etorri dira eta orain atzekoei ateratzen zieten tartea murriztu egin da.
Egia da; txapelketa honetan lehen bi postuen artean jokatzen da. Eta hor Reala sendo dago lehen postuan. Baina Athleticen bigarren postua kolokan dagoela esan daiteke, azken hiru partidak galdu ostean. Alavesek eta Osasunak, bigarren postura hurbildu egin dira, ordea.
Esan dezkaegu bigarren bueltako lau partida jokatuta, txapelketako azken txanpari begira jarri garela. Sei partida daukagu aurretik, eta hor erabakiko da azkenean sailkapena. Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean zegoela kontua. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Sendo dagoela dirudi, oraindik matematikoki finalerako sailkatuta ez badago ere. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realaren bi puntura, baina bi partida gehiago jokatuta ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, bost partida jokatuta baditu ere, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ia ezinezkoa izango du zulo horretatik abiatuta Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.
Oraintxe bertan, bada, badugu faborito bat finala jokatzeko: Reala. Bigarren posturako, baina, gauzak oraindik zehazteke daude. Ikusi behar hurrengo partidetako emaitzak.
Datozen partidak
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hurrengo partida Reala-Osasuna izango dugu, martxoaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 14:00etan jokatuko da, Anoetako futbol zelaian. Lehenengo bueltan, Osasuna-Reala, Sadarren jokatu zuten abenduaren 22an. Realak 3-4 garaitu zuen Osasuna honen etxean.
Martxoaren 21ean, egun berean bi partida jokatuko dira: Alaves-Reala, 18:30etan, Mendizorrotzan; eta Eibar-Athletic, 21:00etan, Ipuruan.
Ondorengo partidak
Eibar-Athletic partida IV Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia izango da, eta horren ondoren jokatuko dira Alaves-Osasuna, apirilaren 12ko asteburuan, eta Eibar-Osasuna, apirilaren 26ko asteburuan, horien orduak oraindik zehaztu gabe badaude ere.
Azken bi partida hauek jokatuta amaituko da aurtengo edizioaren sailkapen liga. Finala, sailkapeneko lehen bien artean jokatuko da, ordaindik zehazteke dagoen egunean; abuztuan, ziurrenik.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
[IX.EHtxapela] Reala 1-2 Alaves
Alavesek irabazi du aurtengo IX.Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren lehen partida
[IX.EHTxapela] Reala-Alaves, asteazkenean
IX. Euskal Herria Txapela 2024/25 edizioaren lehen partida izango da
VIII. Euskal Herria Txapela. FINALA: Athletic 2–1 Osasuna
Athleticek irabazi du2024 edizioko VIII. Euskal Herria Txapela. Hirugarren Txapela du dagoeneko
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |