EUSKAL SELEKZIOA / OFIZIALTASUNA

Yaser Hamed: “Hau ez da gutxi batzuen nahia”

2020/03/08

“Nire Aitaren herrialdeko kamiseta nazioartean defendatzen dut, Palestina. Baina are zoriontsuago izango nintzateke jaio nintzen herrialdeko ikurriñarekin berdina egin ahal izango banu”

Euskal Selekzioen nazioarteko ofizialtasuna aldarrikatu du “Gu ere bai!” ekimenaren aurkezpenean. Bere burua eskaini nu Palestinako selekzioaren eta Euskal selekzioaren arteko partida bat prestatzeko egin behar den edozer gauzatan laguntzeko”

Yaser Hamed Mayor (Leioa, Bizkaia, 1997) futbolariak Hirugarren Mailan jokatzen du, Portugalete futbol taldean. Haren aita Gazakoa (Palestina) da, eta, ama Miranda de Ebrokoa (Burgos, Espainia). 2019ko eikanean deitu zuten Palestinako selkezioarekin Asia Mendebaldeko Kopan jokatzeko. Txapelketaren lehen partidan garaipenaren gola sartu zuen Yemen-en aurka.

Bilbon Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko manisfestua izenpetutako beste 749 kirolariekin batera aurkeztu da. Argi mintzo da. “Hemen ez gaude ezer berririk aldarrikatzeko,” esan du, “baizik eta Euskal herritarrok denbora luzez eskatzen gaudena betetzeko: Euskal Selekzioaren nazioartekotzea”.

Aldarria kolektiboa da, eta Euskal Herriaren nahiaren adierazpena dela azpimarratu du. “Hau ez da gutxi batzuen nahia bakarrik. Euskal kirolarien gehiengoa eskatzen dugun errealitatea da: nazioarteko lehiaketara gure lurraldeko koloreak defendatzera joatea, jaio ginenetik sentitzen ditugun koloreak, ikurriñaren berde, gorri eta zuria.”

Esan du gizarte demokratiko batean izanik arazorik ez direla zertan egon gure ametsa gauzatzeko. Horren alde egin eta pausuak ematen joateko bere burua eskaini du “Palestinako Selekzioa – Euskal Selekzioaren partida baten antolaketan laguntzeko”.


Yaser Hamaden adierazpena

Egun on danori,

Hemen ezgaude ezer berririk aldarrikatzeko, baizik eta Euskal Herritarrok denbora luzez eskatzen gaudena betetzko: Euskal Selekzoaren nazioartekotzea. Izan ere, hau ez da gutxibatzuen nahia bakarriak, Euskal kirolarien gehiengoak eskatzen dugun errealitatea da: nazioarteko lehiaketetara gure lurraldeko koloreakdefendatzera joatea, jaio ginenetik sentitzenditugun koloreak: ikurriñaren berde, gorri eta zuria. Dagoeneko 750 gara erabaki honen alde sinatu dugun kirolariak eta ziurtasun osoz uste dugu aurrera eraman behar dela.

Gizarte demokratiko batean gaude, eta horrek esan nhi duena da, 750 kirolarik Euskal Selekzioa nazioarteko lehiaketetandefendatzearekin amets egiten badugula, ez litzatekeela inongo arazorik egon behar hori bete ahal izateko. Galeseko taldeek harrotasun osoz Ingalaterrako Premier Leaguean jokatzen duten bezala.

Nire kasuan, nire Aitaren herrialdeko kamiseta nazioartean defendatzen du, Palestina. Baina are zoriontsuagoa izango nintzateke jaio nintzen herrialdeko ikurriñarekin berdina egin ahal izango banu. Horregatik eta hemendik, nire burua eskaintzen dut Palestinako Selekzioaren eta Euskal Selekzioaren arteko partida bat prestatzeko egin behar den edozer gauzatan laguntzeko. Horrela, inflexio puntu bat sortzeko eta jorratzen ari garen etorkizuna gertuago izateko.

Denon artean lortuko dugu!

Eskerrik asko guztioi.

Euskal Selekzioa

Share This