FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Athletic 2-2 Osasuna

by | 2021/05/09

Argazkia: @athletic_eus

Athletic 2-2 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


ATHLETIC: Unai Simon; De Marcos, Nuñez, Iñigo Martinez, Balenziaga; Berenguer (Unai Lopez, 80. min), Vencedor, Vesga, Morcillo (Ibai, 75. min); Sancet (Raul Garcia, 80. min) eta Villalibre (Iñaki Williams, 75. min).


OSASUNA: Sergio Herrera; Ramalho (Nacho Vidal, 71. min), Aridane, David Garcia, Juan Cruz (Ruben Garcia, 71. min); Torro (Chimy Ávila, 71. min); Roberto Torres (Jony, 79. min), Darko Brasanac, Moncayola, Kike Barja (Enric Gallego, 88. min); eta Budimir.


GOLAK:
1-0
: Morcillok, 1. min.
1-1: Brasanacek, 11. min.
2-1: Sancetek, 62. min.
2-2: Budimirek, 88. min.


EPAILEA:
Valentin Pizarro Gomez. Txartel horiak: Vencedor eta Marcelino Garcia Toral (Athletic); Torro eta Braasanac (Osasuna).


BESTELAKOAK:
V.Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hemeretzigarren partida. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.

Athletic 2-2 Osasuna

 

Berdinketarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hemeretzigarren partida. Aurtengo edizioaren azken partida falta delarik,  dagoeneko badakigu finala zein izango den: Reala eta Osasuna. Izan ere, azken partida sailkapeneko lehen bi taldeen artean jokatuko da, lehen postua jokoan.

Bi aldiz aurreratu da Athletic markagailuan, eta birritan berdindu du Osasunak. Azkenean, markagailua berdinketarekin joan dira aldageletara jokoaren denbora amaitu denean.

Gaurko partida ere ateak itxita jokatu da, publikorik gabe. Oraingoz denboraldi honetako partida guztiak horrela jokatu dira, harmailetako ikuslerik gabe. Ezin esan giro egokiena denik V. Euskal Herria Txapela jokatzeko, baina lehiaketak aurrera darrai.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez,  V. Euskal Herria Txapelaren hemeretzi partida jokatuta, Reala dago sailkapenaren buruan, 13 punturekin.  Osasunak ere 13 puntu ditu. Eta hortik aurrera, Alaves dator hirugarren postuan, 9 punturekin. Atzetik, Athletic, 7 punturekin. Eta azken postuan, Eibar, 6 punturekin.

Gauzak horrela, azken  partidaren aurrean, Reala eta Osasuna izango dira finalean. Jokoan dago oraindik lehen postua. V. Euskal Herria Txapelaren azken lehia elkarren aurka joakatuko dute talde biek, Sadarren, eta partida amaitu arte ez dugu jakingo nola geldituko diren lehengo postu biak.

Hurrengo partidak

V. Euskal Herria Txapelako hurrengo norgehiagoka, eta aurtengo edizioaren azkena :

Osasuna – Reala, maiatzaren 23ko asteburuan jokatuko da. Oraingoz eguna eta data zehaztu barik dagoz.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Reala – Athletic, apirilaren 7an

Reala – Athletic, apirilaren 7an

Gaueko 21:00etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabosgarren partida izango da

Athletic – Eibar, larunbatean

Athletic – Eibar, larunbatean

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida izango da

Athletic-Eibar, martxoaren 20an

Athletic-Eibar, martxoaren 20an

Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, San Mames futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamalaugarren partida izango da

Share This