FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala – Osasuna finalean, uztailaren 21ean

by | 2023/07/13

Reala eta Osasuna lehiatuko dira aurtengo VII. Euskal Herria Txapelaren finalean

Gaurko aurkezpena, Gal futbol zelaian. Ezkerretik hasita, Joseba Ibarburu, Aitziber Zapirain,  Asier Illarramendi, Ibon Barberia eta Igor Emeri.

Gaur aurkeztu da VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren finala. Uztailaren 21ean, ostiralarekin, lehiatuko dira Reala eta Osasuna Irungo Gal futbol zelaian, 20:45etik aurrera. Izan ere, biek lortu dituzte puntu gehien aurtengo denboraldiko sailkapenean: Realak 9 puntu eskuratu ditu eta Osasunak, 4. Kanpoan gelditu da Athletic, Osasunarekin puntuetan berdinduta, hau da, lau punturekin, baina elkarren arteko norgehiagoetan Osasunak aurre hartuta. Kontuak kontu, Reala eta Osasuna izango dira finalean eta Realak izango du etxeko talde izaera, lehen postua eskuratu duenez gero. ETB1ek zuzenean emango du finala.

Aurkezpena Gal futbol zelaian egin da, Irunen. Bertan izan dira Euskal Herria Kirolaren ordezkari Aitziber Zapirain eta Ibon Barberiarekin batera, Asier Illarramendi eta Joseba Ibarburu Realaren izenean eta Igor Emeri Real Union futbol taldeko presidentea. Osasunako ordezkariak azken orduan ezin izan dute bertan izan. 

Euskal Herria Kirolak Reala eta Osasuna zoriondu egin ditu azken denboraldian izandako emaitza bikainarengatik eta elkartasuna eta babesa ere adierazi dio Osasuna klubari, UEFAk Conference Leaguetik kanpo utzi nahi duelako, zelaietan irabazitako eskubidea ezereztatuz. Ildo horretan, UEFAri eskatu dio atzera egin eta Osasuna lehiaketa horretan aritzeko eskubidea onar dezala.

Joseba Ibarburuk nabarmendu du finalak daukan garrantzia eta azpimarratu du aurredenboraldia horrelako partida batekin hastea oso inportantea dela. Realak Osasunarekin dituen harremanak aipatu ditu, elkartasuna adierazi dio Osasunari, esan du UEFAk Osasuna Europako lehiaketatik kanporatzea bidegabea dela eta eskatu du hori zuzendu beharra dagoela.

Asier Illarramendi bere aldetik eskertu egin dio Euskal Herria Kirolari egingo dion omenaldiagatik, eta esan du gustura eta harro hartuko duela parte finaleko omenezko zereginetan. Elkartasuna ere adierazi dio Osasunari.

Igor Emerik ere antzeko hitzak izan ditu Osasunarentzat. Finala Galen jokatzea klubarentzat ohorea dela esan du, Euskal Herriko talderik onenak izango direla bertan.

Omenaldiak

Aurtengo edizio honetan Asier Illarramendi eta Oier Sanjurjo jokalariak omenduko ditu Euskal Herria Kirolak, beren kirol bilbide oparo osoan zehar, Euskal Herria Kirolak biltzen dituen baloreen ildoan jardun dutelako: profesionaltasuna, konpromisoa, kiroltasuna eta herria. Ohorezko sakea egingo dute finalean, eta horrez gain txapeldunari txapela jartzeko ohorea ere izanen dute.

Sarrerak

Sarrerak dagoeneko salgai daude Interneten, hementxe bertan, ehkirola.eus webgune honetan. Realeko dendetan eta Gal futbol zelaiko bulegoetan ere zuzenean erosi ahal izango dira hurrengo egunetan.

Tribunetako sarrerak 20 eurotan salduko dira, eta lateralak 15 eurotan. 16 urte artekoentzat, 10 eta 5 eurotan hurrenez hurren.

Zozketak

Sarrerarekin batera, zenbaki bana banatuko da. Atsedenaldian zozketa eginen dugu eta hainbat sari banatuko ditugu: Donostiako Arzak jatetxeko liburu pertsonalizatu bat, Imanol eta Elenak izenpetua. Hainbat jatetxeetako bi lagunek afaltzeko sariak: Hondarribiako Sebastian eta Arroka Berri jatetxeetan eta Irungo Felix Manso eta Mikel jatetxeetan hain zuzen.

Sarituek ‘0’ zenbakidun atean eskuratu ahal izanen dute saria, partida amaitu orduko.

XIII. Euskal Herria Kopa

Aurten ere Euskal Herria Kopa jokatuko da. XIII. edizioa izango da. Euskal Herriko emakimezko futbol talderik onenak lehiatuko dira eta finala Laguardian jokatuko da, irailaren 3an.

Omenaldi berezia egingo zaio Jon Esturori, txapelketa honetako sortzaile eta sustatzaile nagusi izan dena.

 

 

 

Twitter

Loading Mastodon feed...

2022/23

VII. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
REALA9430173
OSASUNA4411224
ATHLETIC4411235

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2022.12.31Reala
2 - 0
Osasuna
2023.01.09Athletic
0 - 0
Osasuna
2023.01.14Reala
3 - 1
Athletic
2023.04.16Ahletic
2 - 0
Reala
2023.04.30Osasuna
0 - 2
Reala
2023.05.25Osasuna
2 - 0
Athletic
Alaves 0-1 Reala

Alaves 0-1 Reala

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamaikagarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Osasuna, maiatzaren 12an jokatuko da

Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da