FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Alaves 0-1 Osasuna
Argazkia: @caosasuna_eus
Alaves 0-1 Osasuna
FITXA TEKNIKOA:
ALAVES: Pacheco, Ximo, Laguardia, Ely (Adrian Martin, 78. min), Duarte, Borja Sainz (Edgar, 78. min), Pina, Camarasa (Manu Garcia, 80. min), Rioja (Burke, 72. min), Joselu eta Lucas Perez.
OSASUNA: Sergio Herrera, Nacho Vidal, D. García, Aridane, Lato, Roberto Torres, Oier, Moncayola (Brasanac, 80. min), Rubén García (Estupiñán, 80. min), Enric Gallego eta Arnáiz (Mérida, 88. min).
GOLAK:
0-1 (63. min): Toni Latok.
EPAILEA:
Hernandez Hernandez. Txartel horiak Alaveseko Elyri eta Edgarri; eta Osasunako Oierri, Latori eta David Garciari.
BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hemeretzigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatu da, publikorik gabe.
Argazki gehiago: DeportivoAlaves1921
Osasuna garaile
Osasuna irabazi du gaurko norgehiagoka. Sailkapenean Alavesen puntu batera dago orain, IV. Euskal Herria Txapelaren finala jokatzeko aukerarekin. Denboraldi honetako azken partidan Eibarren kontra berdintzea nahikoa du horretarako. Zain egon beharko dugu, beraz, azken partidaren emaitza ezagutu arte.
Partidan talde biak antzeko ibilita ere, Osasunak sartu du gola, eta horrela eskuratu ditu hiru puntuak. Ezin besterik esan. IV. Euskal Herria Txapelako hemeretzigarren partida izan da, hau da, azken-aurrekoa. Eibar–Osasuna izango da azkena.
Lehenengo bueltan ere Osasunak irabazi zuen, irailaren 3an. Sadarren jokatutako partida hartan, markagailuak Osasuna 4-2 Alaves markatu zuen partidaren amaieran. Horrek esan nahi du, elkarren arteko partida biak kontutan hartuta, puntutan berdinduez gero Osasuna geldituko litzatekeela Alavesen aurretik.
?? | 0-1
? ??????? Mendizorrotzan
#⃣ #AlavésOsasuna #GoazenGlorioso pic.twitter.com/sPujVVEfcS
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) June 24, 2020
? KRONIKA | Helburua oso gertu (0-1).#AlavésOsasuna
▶️ https://t.co/PpDkwr3EHx pic.twitter.com/JSrVQvpNQX
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) June 24, 2020
Gaurko emaitzaren ostean, sailkapenean ez dago aldaketarik, baina Osasuna Alavesen puntu batera gelditu da partida baten faltan. Horren emaitzaren zain gelditu beharko dugu, beraz, finalerako bigarren sailkatua ezagutzeko. Lehena, badakigu nor izango den: Reala. Bigarrena Alaves ala Osasuna izango da. Bestela, badakigu Athletic eta Eibar ez direla finalean izango.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltarekin kolorea nabarmen aldatu da. Orain Reala dago lehen postuan eta Athletic finala jokatzeko aukerarik gabe gelditu da, bigarren buelta puntu bakarra eskuratuta.
Reala lehen postuan dago, eta dagoeneko berea izango da postu hori. Alaves dago bigarren postuan. Partida guztiak jokatu ditu dagoeneko. Osauna puntu batera dauka, eta denboraldi honetako azken partidan Eibar–Osasuna izango da.
Bigarren bueltako bederatzi partida jokatuta, beste partida bat daukagu aurrean. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.
Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamasei punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galdu eta puntu bat bakarrik eskuratu du bigarren bueltan. Finaletik kanpo gelditu da beraz. Alaves dago bigarren postuan Mendizorrotzan Reala garaitu ondoren. Baina Osasunaren aurka galdu ondoren, konplikatu egin zaio piska bat postu hori. Eibar–Osasuna partidaren emaitzaren zain egon behar izango dugu bigarren sailkapena nor den ezagutzeko.
Hurrengo partidak
Dagoeneko hemeretzigarren jardunaldia jokatuta, azken partida gelditzen da IV. Euskal Herria Txapelako finalera sailkatzeko fasea amaitzeko.
→ IX. Euskal Herria Txapelako 20. jardunaldia, Eibar-Osasuna, uztailaren 2an, osteguna, 19:30etan jokatuko da Ipuruan.
Denboraldia amaituta ikusiko dira finala jokatzeko aukerak. Printzipioz, bestelako eragozpenik izan ezean, jokatu egingo da.
Osasuna 4-2 Alaves
Lehen garaipena lortu du Osasunak IV. Euskal Herri Txapela 2019/20 edizio honen bosgarren jardunaldian. Azkenean sei gol markagailuan, gorritxoen pozerako beti ere
Osasuna – Alaves, azaroaren 3an
Osasuna – Alaves izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bostgarren partida. Azaroaren 3an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 16:00etan
Reala 3-0 Alaves
Lehenengo hiru puntuak lortuta Reala bigarren postuan jarri da IV. Euskal Herria Txapelako sailkapenean. Hurrengo partida, Osasuna-Alaves azaroaren 3an jokatuko da
Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |