FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
V. Euskal Herria Txapelaren finala: Reala 1-3 Osasuna
Argakzia: osasuna.es/eu
Reala 1-3 Osasuna
FITXA TEKNIKOA:
REALA:
Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Muñoz; Turrientes, Navarro, Merquelanz; Bautista, Barrenetxea eta Willian Jose. Bigarren zatian zelairatu dira: Garrido, Nais, Roberto Lopez eta Lobete.
OSASUNA:
Herrera; Nacho Vidal, Unai Dufur, David Garcia; Torro, Oier, Darko; Kike Barja; Ruben Garcia, Budimir eta Barbero. Bigarren zatian zelairatu dira: Kike Garcia, Iñigo Perez, Torres, Ramalho eta Jaume.
GOLAK:
0-1: Budimirrek (32. min.)
1-1: Willian Josek (53. min)
1-2: Budimirrek (64. min.)
1-3: Jaumek (80. min.)
EPAILEA:
Aimar Velasco Abaiza, Asier Perez de Mendiola eta Aitor Barrio Salas laguntzaileekin. Txartel horia erakutsi die Realeko Turrientesi eta Osasunako R. Garciari.
BESTELAKOAK:
Jon Andoni Goikoetxeari omenaldia egin zaio partidaren hasieran. Ohorrezko sakea egin du eta txapela ere jarri dio Osasunako kapitain Oier Sanjurjori . Ehuneko 20ko aforoarekin jokatu da partida Gal futbol zelaian. Sarrera guztiak agortu dira. Partida osoa zuzenean eskaini du ETB1 telebista kateak.
Osasunak badu bere txapela
Gogoz aritu dira nafarrak txapela eskuratzeko, iaz finalean Realaren kontra galdu ondoren. Partida ikusgarrian, azkenean, ondo jokatuta, merezita lortu dute saria gorritxoek, 1-3 emaitzarekin. Lehen aldikoz eraman dute txapela Iruñera. Zorionak!
Finkatzen eta sendoatzen doan txapelketa
Urtez urte finkatzen eta sendotzen doan lehiaketa dugu Euskal Herria Txapela futbol txapelketa. Covid19k eragindako oztopoak ere gainditzen ari gara, eta aurten dagoeneko esan dezakegu urteroko hitzordu garrantzitsua ere badela udako sasoi honetan.
Horren erakusgarri dugu instituzio eta erakunde politiko eta kirol federazio eta kluben onarpen eta babesa zein zaleen bultzada kementsuak.
Begiratu besterik ez dago, publikoarekin jokatzeko aukera zabaldu delarik, bertara hurbildu diren haien guztien ordezkariak eta zale kopurua.
Harmailetan izan ditugu, esaterako, Jon Andoni Goikoetxearen ondoan, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Luis Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Lehendari Ordea; Osasuna klubeko Luis Zabalza eta Realeko Joseba Ibarburu; Euskadiko Futbol Federazioko Manu Diaz eta Nafarroako Javier Gomera; Gipuzkoako Aldundiko Harkaitz Millan, Irungo alkate Jose Luis Santano; EAJ-PNVko Arantza Rojo, EH BILDUko Rebeka Ubera, Juan Karlos Izagirre, Joseba Asiron…
Aipagarria ere bada Euroeskuadearekin egindako hitzarmena, lurralde esparrua finkatu alde eta aukera berriak zabaltzen dituena.
Zaletuen aldetik, zer esanik ez. Publikoarekin jokatu da partida, baina aforoa mugatua. Hartara, salgai jarri ditugun 1.000 sarrera agortu egin dira.
Guztiei esker aurrera egiten ari den lehiaketa hau horretan ari garen guztiona dela esan behar dugu. Aurtengo edizioan, bereziki, eskerrak eman beharrean gaude Real Union futbol klubeko partaidei, erreztasun guztiak emateaz gain, beraien erronka ere izan delako finala bertan jokatzea.
🏆 #Osasuna, V Euskal Herria Txapela / Copa de la Eurorregión txapelketako txapelduna.#RealSociedadOsasuna pic.twitter.com/plRxfbH8cF
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) August 6, 2021
📸 15’ | 0-0 | Animo, Carlos!!! 💪💪💪💪💪#AurreraReala pic.twitter.com/Y1qFpiNCb5
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) August 6, 2021
Carlos Fernandez animatzeko kamisetarekin zelairatu dira Realeko jokalariak.
Jon Andoni Goikoetxea, homenajeado en los prolegómenos de la final de la V. Euskal Herria Txapela.
📸 @CAOsasuna pic.twitter.com/M4b6NAToFU
— Real Unión Club Irun (@REALUNIONCIRUN) August 6, 2021
Omenaldia egin zaio partidaren hasieran Jon Andoni Goikoetxeari. Talde bietako kapitainek opari bana egin diote, ohorezko sakea egin du eta txapela ere berak jantzi dio Osasunako kapitainari.
🎙️ Jagoba Arrasate: "Pozik nago, taldeak maila ona erakutsi du".#RealSociedadOsasuna pic.twitter.com/cKniAWrKW9
— C. A. OSASUNA (@caosasuna_eus) August 6, 2021
V. Euskal Herria Txapela 2020/21. Sailkapenak | Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 4 | 4 | 0 | 10 | 3 |
2 | OSASUNA | 13 | 8 | 3 | 4 | 1 | 8 | 6 |
3 | ALAVES | 9 | 8 | 2 | 3 | 3 | 4 | 10 |
4 | ATHLETIC | 7 | 8 | 1 | 4 | 3 | 6 | 8 |
5 | EIBAR | 6 | 8 | 1 | 3 | 4 | 8 | 9 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2020.09.27 | Eibar | 1 - 2 | Athletic |
2020.10.04 | Alaves | 1 - 0 | Athletic |
2020.10.18 | Eibar | 0 - 0 | Osasuna |
2020.10.24 | Osasuna | 1 - 0 | Athletic |
2020.12.06 | Alaves | 0 - 0 | Reala |
2020.12.13 | Reala | 1 - 1 | Eibar |
2020.12.23 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.12.31 | Athletic | 0 - 1 | Reala |
2020.12.31 | Osasuna | 1 - 1 | Alaves |
2021.01.03 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2021.02.07 | Osasuna | 2 - 1 | Eibar |
2021.02.21 | Reala | 4 - 0 | Alaves |
2021.02.28 | Alaves | 0 - 1 | Osasuna |
2021.03.21 | Athletic | 1 - 1 | Eibar |
2021.04.07 | Reala | 1 - 1 | Athletic |
2021.04.10 | Athletic | 0 - 0 | Alaves |
2021.04.26 | Eibar | 0 - 1 | Reala |
2021.05.01 | Eibar | 3 - 0 | Alaves |
2021.05.08 | Athletic | 2 - 2 | Osasuna |
2021.05.23 | Osasuna | 0 - 1 | Reala |
Euskal Herria Txapela
Lehen Txapelketa Txapelik gabe
Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]
Txapeldunik ez, Euskal Herriko I. Futbol Txapelketaren finalean
Argazkia: Marisol Ramirez / ARP (Berria) → berria.eus: Eman gabe geratu da kopa ATHLETIC 2 ALAVES 2 Eman gabe geratu da kopa Athletic eta Alaves gogor aritu dira Euskal Herriko Txapelketako finalean, eta epaileak bertan behera utzi du partida neurketa amaitzeko...
Bi entrenatzaileak partida iristeko irrikan
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Euskal Herriko Txapelketaren bezperan Athletic eta Alaveseko entrenatzaileekin egon nahi izan dugu partidari begira beraien iritzia jakiteko. Jose Angel “Kuko” Ziganda eta Luis Zubeldía, bi entrenatzaile gazte, euskal...