FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

II. EH Txapelaren finala: Real Sociedad 0-1 Athletic Club

2018/08/05

FITXA TEKNIKOA:


REALA:
Rulli, Gorosabel , Llorente (Elustondo, 60.min), Zubeldia, Kevin (Merquelanz, 78. min), Illarramendi (Navas, 60. min), Merino, Sangali, Oiartzabal (Dela Bella, 78. min), Juanmi (Bautista, 70. min) eta Willian Jose (Zurutuza, 70. min).


ATHLETIC:
Kepa, De Marcos, Nuñez (Yeray, 78. min.), Nolaskoain, Yuri, Dani Garcia, Unai Lopez (Iturraspe, 78. min), Susaeta (Balentziaga, 85.min), Williams (67. min), Muniain (67. min) eta Aduriz (Raul Garcia, 85. min).


GOLAK:
0-1 Williamsek (16. min).


EPAILEA:
Aitor Gorostegi. Txartel horia Realeko Illarramendi eta Merinori.


ARGAZKI GEHIAGO:
>> flickr.com

Kronika (berria.eus – Imanol Magro Eizmendi: Athleticek, merezita)

Sarrera polita Irungo Gal estadioan. Miren De La Hoz Urangak ohorezko sakea egin zuen, 1976an Jose Angel Iribarrek eta Iñigo Kortabarriak atera zuten ikurrinaren egilea. Bi futbolari ohiek jarri zioten irabazlearen txapela Athleticeko kapitainari. Zelaia egoera txarrean zegoen, putzuz beteta.

«Partida honek gutxi izan du lagunartekotik». Iñaki Williamsek, oraindik zelaian zegoela, horrela deskribatu zuen atzo Euskal Herria Txapelako finala. Bere taldeak irabazi berri zuen, bere gol bati esker gainera, baina ez lanik egin gabe. Izan ere, eta lehen ordubetean zuri-gorriak hobeak izan ziren arren, azken txanpan Realak estu hartu zituen, baina ez zuen golik sartu. Athleticek partidaren bi heren izan zituen kontrolpean; Realak, aldiz, bakarra. Zuri-gorrien agintea, gainera, nabarmenagoa izan zen zen. Beraz, merezita eraman zuen txapela Lezamara.

Jendetza bildu zen Gal estadioan, eta harmailek itxura oso polita izan zuten, ez ordea berdeguneak. Putzuz beteta zegoen, eta jokoa zaildu zuen. Nonbait, lehorregi egotea eragotzi nahi, eta are gehiago kaltetu zuten urarekin. Zelaia, baina, ez zen oztopo izan Athleticentzat lehen zatian. Bilboko taldeak hobeto ekin zion partidari. Zelai erdian baloia lapurtu eta aukera onak sortu zituen, eskuin hegaletik bereziki. Susaetak partida ona egin zuen eta bere erdiraketak izan ziren arrisku iturri nagusia. Korner zital pare bat ere atera zituen eibartarrak, eta Athleticeko jokalariek area barruan errematatu zituzten. Reala, aldiz, ezinean aritu zen. Kontraeraso on pare bat lotu zituen, baina asko sufritu zuen atzean. Atsedenaldirako hamalau falta eginak zituen.

Gola bigarren zatiko lehen jokaldian iritsi zen (46. min.). Athleticek, berriz ere, baloia lapurtu zuen zelai erdian —nabarmentzekoa Dani Garciak eginiko lana— eta Williamsek ondo baliatu zuen Susaetaren pasea. Ordura arte gertatutakoaren ondorio logikoa zen. Golak, dena den, ez zuen Athletic lasaitu, eta beste hamar minutu on izan zituen.

Asier Garitanok aulkia astindu zuen, eta aldaketek mesede egin zioten Realari. Entrenatzaileak ustez hasieratik ariko diren jokalariak eta ordezkoak nahasi zituen hasierako hamaikakoan, baina zelaian galoi gehiago jarri ahala gora egin zuen Realak. Athleticek baino hobeto bukatu zuen fisikoki, hozka eginez, eta Willian Josek aukera pare bat izan zituen areaz kanpotik. Hori bai, ez ziren Kepa ikaratzeko moukaoak izan.

Athleticek, bere aldetik, erritmoa pixka bat jaitsi beharra zeukan. Partidaren ondoren hegaldi bat hartu zuen gaur goizean Mainzen (Alemajia) hiruko torneo bat jokatzeko. Etxeko taldea eta Fiorentina izango ditu aurkari. Bestalde, Eduardo Berizzok atzo zehaztu zuenez, hilabete bukaeran esango du zein jokalarik utzi behar duten taldea. Zentzu horretan, ez dirudi Peru Nolaskoain horietako bat denik, bigarren taldean nahi baitu.

Emaitzak

2017/18

II. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak


 TALDEAJIBGAGKGP
1R.SOCIEDAD642010314
2ATHLETIC6222678
3ALAVES6204696
4EIBAR6123475
• J: jokatuak • I: irabaziak • B: berdinduak • AG: aldeko golak • KG: kontrako golak • P: puntuak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2017.08.27Eibar
0-1
Athletic
2017.10.14Alaves
0-2
R.Sociedad
2017.11.05R.Sociedad
3-1
Eibar
2017.11.26Alaves
1-2
Eibar
2017.12.16Athletic
0-0
R.Sociedad
2018.01.07Athletic
2-0
Alaves
2018.01.28Athletic
1-1
Eibar
2018.03.04R.Sociedad
2-1
Alaves
2018.04.01 Eibar
0-0
R.Sociedad
2018.04.15Eibar
0-1
Alaves
2018.04.29R.Sociedad
3-1
Athletic
2018.05.14Alaves
3-1
Athletic
Share This