FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

«V.Euskal Herria Txapela – Euroeskualdea Kopa» finalari begira

2021/07/23

V. Euskal Herria Txapela • Euroeskualdea Kopa 2020/21 denboraldiko finalaren aurkezpena egin da gaur goizean Irungo Stadium Gal futbol zelaian.

Bertan jokatuko da finala, Reala eta Osasunaren artean, eta bertan izan dira gaur, aurkezpena egiten, Igor Emery, Real Unioneko presidentea, Jon Andoni Goikoetxea, Realeko eta Osasunako jokalari ohia, futbol zaletu guztien oroimeneko erreferentea, eta Kike Zurutuza, Euskal Herria Kirola elkartearen ordezkaria.

Euskal Herria Txapelaren finalean izaten dira Espainiako Santander ligan diharduten euskal taldeek, elkarren aurka jokatzen dituzten derbietan puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeak. Aurten, iaz bezala, Reala eta Osasuna izan dira. Eta Euroeskualdeak lurralde ezberdinetako harremanak sendotzeko duen helbuarekin bat eginik Euroeskualdea Kopa ere deitzen da.

Finala abuztuaren 6an jokatuko da, ostiralarekin, arratsaldeko 20.30etan hasita, Irungo Stadium GAL futbol zelaian. Finalean etxeko izaera hartzen du finalista bien artean sailkapenean puntu gehien lortu dituenak, hau da, sailkapeneko lehenak. Hartara, aurtengo finalean Reala izango da etxeko taldea, eta berari egokitu zaio futbol zelaia aukeratzea.

Jokoari dagokionez, 5 aldaketa bakarrik onartuko dira eta, berdinketarekin amaituez gero, ez da luzapenik izango. Zuzenean penaltiak jaurtiko dira norgehiagoka erabakitzeko.

Partida publikoarekin jokatuko da. Beti ere agintariek ezarritako neurriak zorrotz beteta. Sarrerak salgai daude dagoeneko ehkirola.eus webgune honetan, bai eta Realaren dendetan eta Real Unionen bulegoetan ere. Tribunako sarreren prezioa 20 € izango da, eta zelaiaren alboetako harmailetan zutik ikusteko sarrerak, berriz, 10 €tan salduko dira.

ETB1 telebista kateak zuzenean emango du partida.

Sarrerak hementxe bertan eros ditzakezu


Omenaldia egingo zaio Jon Andoni Goikoetxeari

Finalaren karian omenaldi xumea egingo zaio Jon Andoni Gokioetxeari, Realeko eta Osasunako jokalari ohiari. Berak egingo du ohorezko sakea eta txapela jarriko dio irabazleari. Bere kirol ibilbide guztian eredugarri izan dugu Jon Andoni Goikoetxea. Bi klub hauetan egindako ekarpena eta euskal kirolean utzi digun jokaera eta irudia txalotu besterik ez daukagu.

Stadium Gal

Irun eta Stadium Gal aukeratu izana ez da kasulitatea izan. Real Unionek norabide berri bati edo berritu bati ekin dio. Klub historiko honek oinarrian darama Irunek duen zubi hiria izaera, eta bere horretan jarraitzeko asmoarekin ari da ibilbide berrian ere, mugaz gaineko zubi hiria zabaltzen alegia. Norabide horretan bat egiten du Euskal Herria Kirolak elkarteak eta bete-betean bat egiten du Euroeskualdearen helburuarekin.

Akitania Berriko talde baten aurkako partida

Euroeskualdearen xedeak hedatu aldera, Euskal Herrita Kirolaken asmoa da final honetako irabazleak Akitania Berriko talde baten aurka jokatzea 2021/2022 denboraldian, taldeen egutegiak ahalbideratzen badu behintzat.

Euskal Herria Txapela e-sport bideo jokoa

Euskal Herria Txapelak e-sport bideo joko bertsioa izango du, Gamerauntsia kirol jokuen elkartearen eskutik. 2021eko urrian plazaratuko da.

Eskerrik asko guztiei

Euskal Herria Kirolak eskerrak eman nahi dizkie Igor eta Ion Andoniri; txapelketan parte arte hartu duten klub guztiei; finala jokatzeko prestutasuna izan duten Osasuna eta Realari; eta horretan babesa eman duten Euroeskualdeari, Nafarroako Gobernuari eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzari, final hau egoera honetan ere jokatzea ahalbideratu dutelako.

Igor Emery

Igor Emery, Real Unioneko presidenteak, pozik agertu da Euskal Herria Txapela – Euroeskualdea Kopa Satadium Galen jokatzeagatik. Garbi utzi du partida inportante baten aurrean gaudela. Esan du liga hasi aurreko azken partida izango dela, eta horrek bermatu ere bermatuko duela lehiaren kirol maila eta tentsioa. Azpimarratu du Real Unionentzat garrantzitsua dela Eurorregioaren kirol markoa, modu horretara muga hiria izan baino zubi hiri izaera eskuratzen delako. Eskerrak eman die txapelketan diharduten taldeei eta antolatzaileei.

Jon Andoni Goikoetxea

Jon Andoni Goikoetxea, Realeko eta Osasunako jokalari ohiak ere azpimarratu du Euskal Herriaren Txapelaren garrantzia. Finalean bi klub inportante arituko direla, eta, hain zuzen, bera bi klub horietako jokalari ohia izanik, klub horien nortasuna aipatu du. Talde bietan izandako bizipenak oroimenean ondo gordeak dituela esan du, eta Realeko urte mitikoetan aritu izana ere ekarri du gogora. Guzti honentagik, esan du, ilusio handia egin dio partidaren harian berarekin akordatu izanak eta eskerrak eman dizkie antolatzaileei.

 

 


 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala
Athletic-Alaves, ostiralean

Athletic-Alaves, ostiralean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

Osasuna nagusi izan da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partidan. Sailkapenean bera da buru, gaurko hiru puntuekin

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves-Osasuna, larunbatean

Alaves-Osasuna, larunbatean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita

Share This