FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Realak jarraitzen du buruan
Realak jarraitzen du sailkapeneko lehen postuan, bigarren bueltako lau partida jokatuta. Athletic da bigarrena
IV. Euskal Herria Txapelako bigarren bueltako azken hiru partidek lerrotu dute sailkapena: Reala 2-1 Athletic; Athletic 0-1 Osasuna eta Alaves 2-1 Athletic. Realak burua hartu zuen Athletic garaituta, eta nabarmenena, Athleticek hiru partida jarraian galdu egin ditu. Gauzak horrela, Alaves eta Osasuna hurbildu egin zaizkio, Eibarrek azken postuan jarraitzen duen bitartean, oraingoz puntu gehiago bildu ezinik.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltako lehen partidetan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Eta neurri batean hori da inportanteena. Baina atzetik aldaketak etorri dira eta orain atzekoei ateratzen zieten tartea murriztu egin da.
Egia da; txapelketa honetan lehen bi postuen artean jokatzen da. Eta hor Reala sendo dago lehen postuan. Baina Athleticen bigarren postua kolokan dagoela esan daiteke, azken hiru partidak galdu ostean. Alavesek eta Osasunak, bigarren postura hurbildu egin dira, ordea.
Esan dezkaegu bigarren bueltako lau partida jokatuta, txapelketako azken txanpari begira jarri garela. Sei partida daukagu aurretik, eta hor erabakiko da azkenean sailkapena. Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean zegoela kontua. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Sendo dagoela dirudi, oraindik matematikoki finalerako sailkatuta ez badago ere. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realaren bi puntura, baina bi partida gehiago jokatuta ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, bost partida jokatuta baditu ere, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ia ezinezkoa izango du zulo horretatik abiatuta Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.
Oraintxe bertan, bada, badugu faborito bat finala jokatzeko: Reala. Bigarren posturako, baina, gauzak oraindik zehazteke daude. Ikusi behar hurrengo partidetako emaitzak.
Hurrengo partida
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hurrengo partida martxoaren 10ean jokatuko da, Eibar-Reala. Otsailaren 16an jokatzekoa zen partida hau, baina Zaildibarko zabortegiak eragindako aire kutsadura maila handiak zirela-eta, bertan-behera gelditu zen. Arratsaldeko 20:00etan jokatuko da, Ipuruan. Lehenengo bueltan, Anoetako futbol zelaian, Realak 4-1 irabazi zion Eibarri.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Reala – Eibar, abenduaren 13an
Arratsaldeko 14:00etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren seigarren partida izango da
Alaves – Reala, abenduaren 6an
Gaueko 21:00etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren bosgarren partida izango da
Osasuna 1-0 Athletic
Garaipenarekin ospatu du Osasunak bere 100. urteurrena, V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren laugarren partidan. Alaves-Reala izango da hurrengoa, abenduaren 6ko jardunaldian.