FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Reala-Osasuna, bertan behera
Bertan behera gelditu da igandean jokatzeko da Reala-Osasuna partida
Ateak itxita jokatzeko zen. Gaur, ordea, Espainiako Futbol Federazioak, Espainiako Futbol Liga Profesionalak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak adostu dute bi astez etetea futboleko lehen eta bigarren mailetako lehiaketak.
Hurrengo bi ere partidak bertan behera
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren egutegiaren arabera, hurrengo partidak martxoaren 21ean jokatzeko ziren: Alaves-Reala eta Eibar-Athletic.. Partida hauek ere, bertan behera gelditu dira.
Gauzak horrela, eta oraingoz bi asterako neurria bada ere, aldez aurretik ez dago esaterik bi aste barru gauzak zelan egongo diren. Beraz, ikusi behar bi aste hauek pasatu ondoren zer erabakitzen den.
⛔️ BERTAN BEHERA ⛔️
? IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 ⚽️?
?️martxoa 15
? @RealSociedadEUS ? @caosasuna_eus
?️ martxoa 21
? @Alaves_eus ? @RealSociedadEUS
? @sdeibar ? @athletic_eus
➡️ https://t.co/fYpc5LgqpE— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) March 12, 2020
Sailkapena
IV. Euskal Herria Txapelako aste honetan jokatutako azken partidarekin, Eibar 1-2 Reala emaitzarekin, alegia, Realak sendotuta ageri da sailkapenaren buruan. Dagoeneko finalean egongo da. Eibar, aldiz, azken postuan gelditu da, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.
Realak gora egin du, nabarmen gainera. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka. Eta postuari eusteko, Eibarren kontra du aukera. Puntuak beharko ditu eta.
Bigarren bueltako bost partida jokatuta, beste bost partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen. Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabost punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik bi puntura, partida bat gehiago jokatuta hala ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.
Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
VII. Euskal Herria Txapelako finala: Reala 1 – 3 Osasuna
Bigarren txapela eraman du Osasunak etxera, Catanak sartutako hiru golez baliatuta
Reala – Osasuna finalean, uztailaren 21ean
Gaur aurkeztu da VII. Euskal Herria Txapela – Euroeskualdea Kopako finala. Irungo Gal futbol zelaian jokatuko da.
Uztailaren 21ean jokatuko da VII. Euskal Herria Txapelako finala
Irungo GAL Stadiumean jokatuko da, arratsaldeko 20:45ean hasita.
Azken bideoak
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |