FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala, nagusi sailkapenean

by | 2020/03/11

Reala da nagusi sailkapenean, bigarren bueltako bost partida jokatuta direnean

IV. Euskal Herria Txapelako sartzen argi garenean Eibar 1-2 Reala emaitzarekin, Realak sendotu egin du bere postua. Dagoeneko finalean egongo dela esan daiteke.  Eibar, aldiz, azken postuan gelditu da, finaleko lehen bi postuetara iristeko aukerarik gabe dagoeneko.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Izan ere, neurri batean kontua lehen bi postuetan amaitzea da, baina Realak gora egin du eta Athletic bere hartan gelditu da, puntu gehiago bildu ezinik.

Realak gora egin du, nabarmen gainera. Lehen postuan sendotu eta harago joan da. Athletic bigarren postuan dago orain. Reala dagoeneko ezingo du harrapatu. Beraz, bigarren postua defenditzea tokatzen zaio. Atzekoei begira jokatu beharra dauka. Eta postuari eusteko, Eibarren kontra du aukera. Puntuak beharko ditu eta.

Bigarren bueltako bost partida jokatuta, beste bost partida daukagu aurretik. Hor erabakiko da azkenean finalerako bigarren txartela nork eskuratuko duen.  Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean izango zela finala.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabost punturekin. Sendo baino sendoago. Matematikoki sailkatuta dago finalerako. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realetik bi puntura, partida bat gehiago jokatuta hala ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, sei partida jokatuta, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ezinezkoa izango du dagoeneko III. Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.

Oraintxe bertan, bada, badakigu Reala izango dela finalean. Ikusi behar noren kontra jokatuko duen, ordea. Hurrengo neurketetan jokatuko da txartela.

Datozen partidak, ateak itxita

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hurrengo partida Reala-Osasuna izango dugu, martxoaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 14:00etan jokatuko da, Anoetako futbol zelaian. Lehenengo bueltan, Osasuna-Reala, Sadarren jokatu zuten abenduaren 22an. Realak 3-4 garaitu zuen Osasuna honen etxean. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe.

Martxoaren 21ean, egun berean bi partida jokatuko dira: Alaves-Reala, 18:30etan, Mendizorrotzan; eta Eibar-Athletic, 21:00etan, Ipuruan. Partida hauek ere, ateak itxita jokatuko dira.


Ondorengo partidak

 

Koronabirusi aurre egiteko neurriak egun batetik bestera aldatzen ari diren une honetan, ezin da jakin zelan jokatuko diren falta diren partidak, ez eta jokatuko diren ere, baina printzipioz txapelketak egutegia dauka jarrita.

Horren arabera, Eibar-Athletic partida IV Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia izango da, eta horren ondoren jokatuko dira Alaves-Osasuna, apirilaren 12ko asteburuan, eta Eibar-Osasuna, apirilaren 26ko asteburuan, horien orduak oraindik zehaztu gabe badaude ere.

Azken bi partida hauek jokatuta amaituko da aurtengo edizioaren sailkapen liga. Finala, sailkapeneko lehen bien artean jokatuko da, ordaindik zehazteke dagoen egunean; abuztuan, bestelako eragozpenik izan ezean, jakina.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves-Osasuna, larunbatean

Alaves-Osasuna, larunbatean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita

Emaitzak ~ Egutegia