MENDI LASTERKETAK

Lesakako II. Mendi Lasterketa irabazi du Hodei Lujanbiok

by | 2020/03/12

Argazkiak: betigazte.net

Pasa den igandean, martxoak 8, lehiatu zen Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako II. Mendi Lasterketa

 

Goizeko 10:00etan abiatu zen 14 kilometro luze eta 900 metroko desnibela duen lasterketa nagusia komentutik eta, hamar minutu beranduago, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen lasterketa, zazpi kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena.

Ibilbide luzekoek Frain (455 metro) eta Unanue (650 metro) igo behar zituzten berriz ere komentuan helmugaratu baino lehen eta gazteak Frainera igo eta jeitsi ziren zuzenean herrira. Guztira 179 korrikalarik bukatu zuten ibilbidea, 163 heldu eta 16 gazte.

Gizonezkoetan, Intxixu Trail taldeko Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen (1.14.37), Berrobiko Ibai Madina (1.16.08) eta Arraiozko Iñaki Mihuraren (1.16.47) aurretik.

Mendi lasterketen denboraldi ha­siera bikaina egin du Lujanbiok, aurreko asteotan bi aldiz bigarren izan ondoren, honakoan Lesakako Mendi Lasterketa irabaztea lortu zuelarik.

Emakumezkoetan, estuago joan ziren kontuak eta Maite Karrika donostiarra izan zen garaile (1.35.42), zortzi segundura sartu zen Altsasuko Haizea Ramirez de Alda (1.35.50) eta 31 segundora iaz garaile izan zen Idoia Maritxalar lesakarra (1.36.13).

13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Trail lasterketa, 7 kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena ere egin zuten hogei korrikalarik. Hauek Frain igo eta herrira jeitsi behar zuten. Iaz bezala, Mattin Lekuona lesakarra nagusitu zen (32.51), Beintza Labaiengo Beñat Albisu (33.08) eta Erratzuko Unai Bengotxearen (33.33) aurretik. Nesketan, iaz bigarren izan zen Berako Ainhoa Etxegarai nagusitu zen (36.48), Arantzako Lorea Zubieta bigarren helmugaratu zelarik (45.34).

Iazko lehen edizioan, ibilbide luzean Joxe Amunarriz hondarribiarra (1.11.15) eta Idoia Maritxalar lesakarra (1.45.32) nagusitu ziren. Gazte Trail lasterketan, Mattin Lekuona lesakarra (30.33) eta Urnietako Ana Otaegi (35.22) izan ziren bizkorrenak. Taldeka Erlaitz izan zen bizkorrena, eta Beti Gazte bigarren.

Lasterketaren sailkapena:

1go saria: HODEI LUJANBIO APEZETXEA. 1:14:37.

2. saria: IBAI MADINA AIZKORBE. 1:16:08.

3. saria: IÑAKI MIHURA ARIZALETA. 1:16:47

Emakumeen kategorian:

1go saria: MAITE KARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.

2. saria: HAIZEA RAMIREZ DE ALDA POZUETA. 1:35:50.

3. saria: IDOIA MARITXALAR ERRANDONEA. 1:36:13.

Lehendabiziko emakume beteranoa: MAITE KARRICA AZCARRAGA. 1:35:42.

Lehendabiziko gizon beteranoa: JUAN KARLOS KORTA ZUMALAKARREGI. 1:22:45.

Lehendabiziko ekipoa: BETI GAZTE LASTERKA.

Klasifikazio osoa ikusteko sakatu HEMEN

Gazte Trail lasterketa:

1go saria: MATTIN LEKUONA OIARZABAL. 0:32:51.

2. saria: BEÑAT ALBISU ETXEBERRIA. 0:33:08.

3. saria: UNAI BENGOETXEA AGUERRE. 0:33:33

Nesken kategorian:

1go saria: AINHOA ETXEGARAI ELGORRIAGA. 0:36:48.

2. saria: LOREA ZUBIETA LARRETXEA. 0:45:34.

Klasifikazio osoa ikusteko sakatu HEMEN