MENDI LASTERKETAK

VII. Intxixu Trail lasterketa irabazi dute Nerea Amilibiak eta Hodei Lujanbiok

by | 2022/06/08

Argazkiak: Intxixutrail.com

Pandemiaren ondorioz izandako bi urteko etenaldiaren ondoren, pasa den igandean, ekainak 5, zazpigarren Intxixu Traila egin zuten Oiartzunen,  eguraldia lagun, lasterkariz bete zituena Aiako Harriko parke naturaleko txoko eta bideak.

Gizonezkoen lehian, 16 kilometro luze eta 901 metroko desnibel positiboa zuen lasterketa burutzen azkarrena Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarra izan zen 1.19.06ko denbora eginda, bigarren Legorretako Aitor Zunzunegi (1.19.07) eta hirugarren Manttale taldeko Asier Apezetxea aranaztarra (1.20.33) sailkatu zirelarik. Denera 144 kirolarik burutu zuten proba.

Emakumezkoetan Nerea Amilibia Arruti zarauztarra nagusitu zen 1.35.46ko denborarekin helmugaratuta, Larraitz Etxebeste oiartzuarraren (1.36.53) eta Ainhoa Caporossi zumaiarraren aurretik (1.43.42).

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1 Hodei Lujanbio Apezetxea 1:19:06   Aldin_kirol   Goizueta

2 Aitor Zunzunegi Tapia  1:19:07   Aldin_kirol    Legorreta

3 Asier Apezetxea Iparragirre  1:20:33     Manttale   Arantza

4 Mikel Oliveri Vesga  1:24:21   Oarsotri     Errenteria

5 Mikel Arkotxa Maruri  1:24:23    Independiente Oiartzun

6 Aitzol Gomez de Segura Fernandez  Independiente    Bergara

7 Oihan Lizaso Elgarresta    1:24:48   Independiente  Errenteria

8 Ander Cortes Arin   1:25:25   Independiente    Ordizia

9 Juan Karlos Korta Zumalakarregi  1:25:36   Irun

10 Aritz Arruabarrena Golzarri  1:25:52   Independiente Oiartzun

Emakumezkoak

1 Nerea Amilibia Arruti  1:35:46    herrikrosa.eus  Zarautz

2 Larraitz Etxebeste Lizaso    1:36:53   Aldin_kirol   Oiartzun

3 Ainhoa Caporossi Esteibar  1:43:42  Inda_mendi_m_b  Zumaia

4 Cecilia Moran Santano     1:44:42  Independiente  Errenteria

5 Ane Fernandez Barrado   1:47:55   Basapiztiak_taldea  Donostia

6 Intza Mendez Ursua  1:54:04      Independiente  Irun

7 Lide Fernandez Barrado   1:56:25   Independiente  Donostia

8 Maitane Zubizarreta  1:57:36  Independiente    Oiartzun

9 Agurtzane Zubizarreta Gerendiain  1:57:52  Independiente Oiartzun

10 Irantzu Korta Etxeberria  2:01:20   Independiente     Irun

Share This