FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala buruan, sailkapenean

by | 2020/02/10

Athletici irabazita, Realak hartu du sailkapeneko lehen postua, bigarren buelta hasi orduko

IV. Euskal Herria Txapelako bigarren buelta hasita, bi partida jokatu dira azken asteburuan: Alaves 2-1 Eibar eta Reala 2-1 Athletic. Sailkapena mugitu da emaitza hauekin, eta orain Reala dugu sailkapenaren buruan. Bestaldetik, joan zen urteko txapelduna, Eibar, azken lekuan gelditu da bost partidatan puntu bi bakarrik eskuratuta.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren hamaikagarren partida, bigarren bueltako lehena, ostiralean jokatu zen Mendizorrotzan: Alavesek irabazi zion Eibarri, 2-1 emaitzarekin, eta orain hirugarren postura pasatu da sailkapenean, 6 punturekin, Osasuna gaindituta -4 puntu ditu Osasunak, partida bat gutxiago jokatuta, baina-. Eibar, bere aldetik, zuloan gelditu da, puntu birekin dago hor joan zen edizioko txapelduna.

Hamabigarren jardunaldia, bigarren bueltako bigarrena, igandean jokatu zen, Anoetako futbol zelaian: Realak irabazi zuen, eta hiru puntu gehiagorekin sailkapenaren buruan jarri da.

Esan dezkaegu bigarren bueltak hasi besterik ez duela egin, baina, egia esan, sailkapenak ez du goitik behera aldatzen partida batetik bestera. Hala ere, puntuek aldaketak ekartzen dituzte, aurretik bildutakoen jarraipena badira ere. Reala eta Athleticen arteko partidan jokoan zegoen lehen postua, eta partida irabazita orain Reala dugu Athleticen gainetik. Bi puntu ateratzen dizkio. Nahikoak sailkapenari goitik begiratzeko. Hala ere, sailkapenaren jarraipenean biak ala biak dira finala jokatzeko lehen bi postuetan. Azken batean, postu horietan amaitzen duten bi taldeen artean jokatuko da txapela. Eta eurrera begira biak ditugu une honetako faboritoak. Alaves eta Eibarren arteko partidan, aldiz, azken postua zegoen lehian, hau da, azken postuan nor geldituko zen. Eta partidako galtzailea gelditu da hor, Eibar, alegia. Ez du bururik altzatu. Alaves, ordea, azken postutik urrutiratzeaz gain, Osasunaren gainetik ere pasatu da. Orain, hirugarren postuan dago orain sailkapenean, sei punturekin. Izan ere, Osasunak lau puntu zituen lehen eta bere horretan jarraitzen du, laun punturekin, partidarik jokaktu ezean puntuak biltzea ezinezkoa denez.

Oraintxe bertan, bada, arestian esan bezala, Athletic eta Reala dira faboritoak IV. Euskal Herria Txapelako finala jokatzeko. Bigarren buelta hasi besterik ez dugu egin baina eta oraindik ezin esan dena salduta dagoenik. Ikusi behar hurrengo partidetako emaitzak zein diren.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hurrengo bi jardunaldiak otsailaren 16an jokatuko dira, hau da, datorren igandean. Batetik, txapelketako hamairugarren jardunaldia, bigarren bueltako hirugarrena, Eibar-Reala, Ipuruan jokatuko da, 16:00etan. Eta, bestetik, txapelketako hamalaugarren jardunaldia, Athletic-Osasuna, egun berean berean jokatuko da, San Mamesen, 18:30etan. Lehen bueltan, Realak 4-1 irabazi zion Eibarri, eta Athelticek 1-2 Osasunari.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko

Alaves 0-1 Osasuna

Alaves 0-1 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bederatzigarren partida. Ateak itxita, publikorik gabe jokatu da norgehiagoka

Emaitzak ~ Egutegia