FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala – Alaves, igandean

by | 2022/03/10

Reala – Alaves

 

Igandean jokatuko da Reala-Alaves norgehiagoka, 18:30etan hasita, Anoetako futbol zelaian. VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hamargarren partida izango da.

Denboraldi honetako Alaves eta Realaren arteko lehen bueltako partida urtarrilaren 2an jokatu zen Mendizorrotzan. Berdinketarekin amaitu zen: Alaves 1-1 Reala

Sailkapena

VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren bederatzigarren partida jokatuta, Athletic daukagu sailkapenaren buruan, hamaika punturekin eta dagoeneko matematikoki finalerako sailkatuta, lehen postuan gainera eta, beraz, berak aukeratu ahal izango du finala non jokatuko den. Reala da bigarrena, zortzi punturekin, finalerako bigarren txartela eskuratzeko aukera handiak dituela. Eta ondoren datoz Osasuna, hiru punturekin, eta, azkena, puntuetan, Alaves, puntu bakarrarekin.

Euskal Herria Txapela

Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailako ligan ari diren euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarren aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.

2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, AthleticEibarReala eta Osasuna.

Covid19aren eraginez, IV. Euskal Herria Txapelako finala ateak itxita jokatu zen, denboraldi horretako martxotik aurrerako partida guztiak bezala. Ateak itxita jokatu ziren V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioko partidak ere, eta finala aforo mugatuarekin baina zaleak bertan zirela jokatu zen Irunen, Realaren eta Osasunaren artean. Reala 1-3 Osasuna emaitzarekin amaitu zen, eta Osasuna dugu oraingo txapelduna.

Hurrengo partidak

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hurrengo partidak urtarrilean izango dira:

→ Reala – Alaves. Martxoaren 13an jokatuko da Anoetako futbol zelaian, igandearekin, arratsaldeko 18:30etan hasita.
→ Osasuna – Alaves. Apirilaren 10eko asteburuan
→ Athletic – Osasuna. Maiatzaren 15eko asteburuan

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna
Reala – Eibar, azaroaren 30ean

Reala – Eibar, azaroaren 30ean

Reala – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren zortzigarren partida. Azaroaren 30ean jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan

Eibar 0-2 Alaves

Eibar 0-2 Alaves

Alavesek Eibar garaitu du Ipuruan eta aurre hartu dio IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean ere, zazpigarren jardunaldia jokatuta

Osasuna 1-2 Athletic

Osasuna 1-2 Athletic

Athletic-ek garaitu du Osasuna IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen seigarren jardunaldian. Sailkapenean indartu egin da bere lehen postuan

EHTxapela, mahai bueltan

EHTxapela, mahai bueltan

Jose Luis Mendilibar, Asier Garitano, Jagoba Arrasate eta Gaizka Garitano elkarrekin afaldu zuten derbien besperan

Eibar-Alaves, igandean

Eibar-Alaves, igandean

Igandean jokatuko da Eibar – Alaves, IV. Euskal Herria Txapelaren zazpigarren partida, Ipuruan, arratsaldeko 16:00etan

XI. Euskal Herria Kopa | Sailkapena ~ Emaitzak 

2021/22

VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna