FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala 1-0 Osasuna

by | 2022/02/27

Argazkia: @RealSociedadEUS

 

Reala 1-0 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


REALA: Remiro; Gorosabel (Portu, 81. min), Elustondo Le Normand, Muñoz; Illarramendi (Zubimendi, 70. min) Merino, Silva; Djouahra (Sola, 70. min) Martín (Oyarzabal, 58. min) eta Isak (Sorloth, 70. min).


OSASUNA: Herrera; Nacho Vidal, David García, Cruz, Manu Sánchez (Cote, 81. min); Torró (Kike García, 63. min), Darko (Kike Barja, 72. min), Moncayola, Rubén García (Javi Martínez, 72. min), Chimy Ávila (Torres, 81. min) eta Budimir.


GOLAK:
1-0: Elustondok. 52. min.


EPAILEA:
Mateu Lahoz. Txartel horia erakutsi die Osasunako Juan Cruz, Nacho Vidal eta Coteri..


BESTELAKOAK:
VI.Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren sailkapen faseko bederatzigarren partida. 30.415 ikusle izan dira harmailetan.

Reala 1-0 Osasuna

Realak irabazi du  VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bederatzigarren partida. Sailkapenean buruan jarraitzen du Athleticek, 11 punturekin, dagoenerako finalerako sailkatuta, eta Reala, 8 punturekin, sendotu egin da bigarren postuan.

1-0 emaitzarekin, nagusi izan da Reala Anoetako futbol zelaian jokatutako partidan. Bigarren zatian sartu du gola Aritz Elustondok, 52. minutuan eta talde biak saiatu arren ez da gol gehiagorik izan gaurko markagailuan.

Sailkapena

VI. Euskal Herria Txapelaren 2021/22 edizioaren bedratzigarren partida jokatuta, Athletic daukagu sailkapenaren buruan, hamaika punturekin eta dagoeneko matematikoki finalerako sailkatuta. Reala da bigarrena, zortzi punturekin, finalerako bigarren txartela eskuratzeko aukera handiak dituela. eta ondoren datoz Osasuna, hiru punturekin, eta, azkena, puntuetan, Alaves, puntu bakarrarekin.

Hurrengo partidak

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren hurrengo partidak hauxek izango ditugu:

→ Reala – Alaves. Martxoaren 13an jokatuko da Anoetako futbol zelaian, igandearekin, arratsaldeko 18:30etan hasita.
→ Osasuna – Alaves. Apirilaren 10eko asteburuan
→ Athletic – Osasuna. Maiatzaren 15eko asteburuan

2021/22

VI. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC146420112
2REALA11632166
3OSASUNA6620446
4ALAVES2602416

NOIZTALDEA
EMAITZA
TALDEA
2021.09.18Alaves
0-2
Osasuna
2021.10.01Athletic
1-0
Alaves
2021.10.31Reala
1-1
Athletic
2021.10.07Osasuna
0-2
Reala
2022.01.02Alaves
1-1
Reala
2022.01.03Osasuna
1-3
Athletic
2022.01.10Alaves
0-0
Athletic
2022.02.20Athletic
4-0
Reala
2022.02.27Reala
1-0
Osasuna
2022.03.13Reala
1-0
Alaves
2022.04.10Osasuna
1-0
Alaves
2022.05.15Athletic
2-0
Osasuna
Athletic 2-0 Alaves

Athletic 2-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamargarren partida izan da. Hurrengoa, Alaves-Reala, martxoaren 31n jokatuko da

Osasuna 1-0 Alaves

Osasuna 1-0 Alaves

VIII. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida izan da. Hurrengoa, Athletic-Alaves, martxoaren 16an jokatuko da