FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

V. Euskal Herria Txapelaren finala: Reala 1-3 Osasuna

2021/08/06

Argakzia: osasuna.es/eu

Reala 1-3 Osasuna


FITXA TEKNIKOA:


REALA:
Remiro; Gorosabel, Aritz, Le Normand, Muñoz; Turrientes, Navarro, Merquelanz; Bautista, Barrenetxea eta Willian Jose. Bigarren zatian zelairatu dira: Garrido, Nais, Roberto Lopez eta Lobete.


OSASUNA:
Herrera; Nacho Vidal, Unai Dufur, David Garcia; Torro, Oier, Darko; Kike Barja; Ruben Garcia, Budimir eta Barbero. Bigarren zatian zelairatu dira: Kike Garcia, Iñigo Perez, Torres, Ramalho eta Jaume.


GOLAK: 
0-1:  Budimirrek (32. min.)
1-1:  Willian Josek (53. min)
1-2:  Budimirrek (64. min.)
1-3:  Jaumek (80. min.)


EPAILEA:
Aimar Velasco Abaiza, Asier Perez de Mendiola eta Aitor Barrio Salas laguntzaileekin. Txartel horia erakutsi die Realeko Turrientesi eta Osasunako R. Garciari.


BESTELAKOAK:
Jon Andoni Goikoetxeari  omenaldia egin zaio partidaren hasieran. Ohorrezko sakea egin du eta txapela ere jarri dio Osasunako kapitain Oier Sanjurjori . Ehuneko 20ko aforoarekin jokatu da partida Gal futbol zelaian. Sarrera guztiak agortu dira. Partida osoa zuzenean eskaini du ETB1 telebista kateak.

Osasunak badu bere txapela

 

Gogoz aritu dira nafarrak txapela eskuratzeko, iaz finalean Realaren kontra galdu ondoren. Partida ikusgarrian, azkenean, ondo jokatuta, merezita lortu dute saria gorritxoek, 1-3 emaitzarekin. Lehen aldikoz eraman dute txapela Iruñera. Zorionak!

Finkatzen eta sendoatzen doan txapelketa

Urtez urte finkatzen eta sendotzen doan lehiaketa dugu Euskal Herria Txapela futbol txapelketa. Covid19k eragindako oztopoak ere gainditzen ari gara, eta aurten dagoeneko esan dezakegu urteroko hitzordu garrantzitsua ere badela udako sasoi honetan.

Horren erakusgarri dugu instituzio eta erakunde politiko eta kirol federazio eta kluben onarpen eta babesa zein zaleen bultzada kementsuak.

Begiratu besterik ez dago, publikoarekin jokatzeko aukera zabaldu delarik, bertara hurbildu diren haien guztien ordezkariak eta zale kopurua.

Harmailetan izan ditugu, esaterako, Jon Andoni Goikoetxearen ondoan, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria eta Luis Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Lehendari Ordea; Osasuna klubeko Luis Zabalza eta Realeko Joseba Ibarburu; Euskadiko Futbol Federazioko Manu Diaz eta Nafarroako Javier Gomera; Gipuzkoako Aldundiko Harkaitz Millan, Irungo alkate Jose Luis Santano; EAJ-PNVko Arantza Rojo, EH BILDUko Rebeka Ubera, Juan Karlos Izagirre, Joseba Asiron

Aipagarria ere bada Euroeskuadearekin egindako hitzarmena, lurralde esparrua finkatu alde eta aukera berriak zabaltzen dituena.

Zaletuen aldetik, zer esanik ez. Publikoarekin jokatu da partida, baina aforoa mugatua. Hartara, salgai jarri ditugun 1.000 sarrera agortu egin dira.

Guztiei esker aurrera egiten ari den lehiaketa hau horretan ari garen guztiona dela esan behar dugu. Aurtengo edizioan, bereziki, eskerrak eman beharrean gaude Real Union futbol klubeko partaidei, erreztasun guztiak emateaz gain, beraien erronka ere izan delako finala bertan jokatzea.

Carlos Fernandez animatzeko kamisetarekin zelairatu dira Realeko jokalariak.

Omenaldia egin zaio partidaren hasieran Jon Andoni Goikoetxeari. Talde bietako kapitainek opari bana egin diote, ohorezko sakea egin du eta txapela ere berak jantzi dio Osasunako kapitainari.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21. Sailkapenak | Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA168440103
2OSASUNA13834186
3ALAVES98233410
4ATHLETIC7814368
5EIBAR6813489
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2020.09.27Eibar1 - 2Athletic
2020.10.04Alaves1 - 0Athletic
2020.10.18Eibar0 - 0Osasuna
2020.10.24Osasuna1 - 0Athletic
2020.12.06
Alaves0 - 0Reala
2020.12.13
Reala1 - 1Eibar
2020.12.23
Alaves2 - 1Eibar
2020.12.31
Athletic0 - 1Reala
2020.12.31
Osasuna1 - 1Alaves
2021.01.03
Reala1 - 1Osasuna
2021.02.07
Osasuna2 - 1Eibar
2021.02.21
Reala4 - 0Alaves
2021.02.28
Alaves0 - 1Osasuna
2021.03.21
Athletic1 - 1Eibar
2021.04.07
Reala1 - 1Athletic
2021.04.10
Athletic0 - 0Alaves
2021.04.26
Eibar0 - 1Reala
2021.05.01
Eibar3 - 0Alaves
2021.05.08
Athletic2 - 2Osasuna
2021.05.23
Osasuna0 - 1Reala

 

 

 

 

 

Euskal Herria Txapela

Athletic-Alaves, ostiralean

Athletic-Alaves, ostiralean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Alaves 0-2 Osasuna

Alaves 0-2 Osasuna

Osasuna nagusi izan da aurtengo VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren lehen partidan. Sailkapenean bera da buru, gaurko hiru puntuekin

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

Athletic-Alaves, urriaren 1ean

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bigarren partida izango da. Publikoarekin jokatuko da, San Mamesen, 21:00etan hasita

Share This