FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

EHTxapela, mahai bueltan

by | 2019/11/23

Ez da ohikoa gaur egungo futbol munduan talde desberdinetako entrenatzaileak elkarrekin bazkaltzen ikustea partidan baten besperan. Baina ezin da esan denak berdinak garenik. Igandean jokatuko diren  Eibar-Alaves eta Osasuna-Athletic partidaren aurretik sare sozialetan ikusi dugu Jose Luis Mendilibar, Asier Garitano, Jagoba Arrasate eta Gaizka Garitano elkarrekin afaldu dutela Eibarko Manix Laguntalde soziedadean.

Euskal Herriko futboleko giroa desberdina dela azpimaratu da. Espainiako La Ligan diharduten bost taldeen entrenatzaileak euskaldunak dira. Imanol Alguacil falta zela aipatu da, baina Realak gaur Madrilen jokatu behar izanik, Alguacil kontzentratuta zegoen ordurako ekipoarekin. Euskal Herria Txapela lehian dute elkarren arteko derbietan. Eta gure txapelketaren filosofia argazki horretan laburbiltzen da.

Albiste birala izan da sare sozialetan. Benetan eredugarria da entrenatzaileak modu normalean eta lagun arteko giroan elkartzea justu hurrengo egunetan elkarren kontrako partidak jokatu behar dituztenean, Eibarrek txio batean nabarmendu duen bezala. Futbolaren mundua zelan dabilen ikusita, pozgarria ere bada Euskal Herriko kirolaren pertsona esanguratsuen jarrera eta Euskal Herria Txapelak duen dimentsioaren irudia ere ematen dute neurri batean.

Normaltasun eta lagun giro horretan jokatuko dira bihar Osasuna-Athletic eta Eibar-Alaves partidak. Baina epaileak lehiari hasiera eman orduko, denak bereak eta bost emango dute zelaian, kirol legez ahal duenak irabaztearren.

Eskerrik asko zareten bezalakoak izateagatik, eta suerte on!

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Reala lehena, Osasuna bigarrena

Reala lehena, Osasuna bigarrena

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren partida guztiak jokatuta, Reala eta Osasuna dira lehen postuetan: bien artean jokatuko da finala

Eibar 0-2 Osasuna

Eibar 0-2 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Share This