FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Reala 2-1 Athletic

by | 2020/02/09

Argazkia: Jon Urbe|FOKU


FITXA TEKNIKOA:

Reala 2-1 Athletic


REALA: Remiro; Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Muñoz; Guevara (Aritz, 76. min), Sangalli (Januzaj, 58. min), Merino; Portu, Willian Jose (Alex Isak, 54. min), Oyarzabal.

ATHLETIC: Unai Simon; Capa, Yeray, Nuñez, Balenziaga; Beñat (Dani García, 61. min), San Jose, Lekue, Kodro (Muniain, 46. min), Ibai; Villalibre (Williams, 54. min).


GOLAK:
1-0, 64. min: Portu. 1-1, 70. min: Williams. 2-1, 82. min: Isak.
1-0. 64. min: Portuk.
1-1. 70. min: Wlliamsek.
2-1. 82. min: Isakek.


EPAILEA:
Munuera Montero. Txartel horia erakutsi die Realeko Portu eta Isaki eta Athleticeko Capa eta Dani Garciari. Txartel gorria erakutsi dio Athleticeko Muniaini (min. 89).


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabigarren jardunaldia; bigarren bueltako bigarren partida. 36.730 ikusle izan dira gaur Anoetako zelaian.

ARGAZKI GEHIAGO: athletic-club.eus

Isak nagusi eta Reala irabazle, Athleticen aurkako derbian

Aurrelari suediarra bigarren zatian zelairatu da eta erabakigarria izan da Realaren goletan. Jokaldi bikain batekin eman dio lehena Porturi eta garaipenarena egin du ostean. Williams-ena izan da berdinketa eta Muniainek txartel gorria ikusi du partida bukaeran.

MANEX ALTUNA

Realaren eta Athleticen hamaikakoak Kopak baldintzaturik egon dira, berritasun ugarirekin bi taldeetan. Etxeko taldean Imanolek normalean hasieratik aritzen diren jokalari gehiago zelairatu ditu. Remiro, Zaldua, Zubeldia, Le Normand, Merino eta Oyarzabal, hain zuzen ere. Portuk eta William Josek ere sarri jokatu izan dute. Brasildarraren kasuan lehen partida izan da hamaikakoan Tottenham-en fitxaketa ezaren ondoren.

Athleticen hamaikakoan iraultza erabatekoa izan da. Garitanok aldaketa gutxi egin izan ditu Kopako kanporaketetan. Ia jokalari berdinak aritu dira azken partidetan eta hasieratik aritzen diren hiru jokalari bakarrik zelairatu ditu: Unai Simon, Capa eta Yeray. Unai Nuñez ere talde horretan sar daiteke, Iñigo Martinez zigorturik zegoelako, eta Balenziagak lesionaturik dagoen Yuriren hutsunea bete du. Aldaketak nagusi zelai erditik aurrera. Urteetan batera aritu diren San Jose eta Beñat, Lekue eta Ibairekin hegaletan eta Kodro eta Villalibre goian.

Entrenatzaileek hainbat jokalari gordetzea erabaki arren, giroa bero harmailetan. Anoetako zaleak beren taldea babesten etengabe eta zuri-gorrienak beren kantuak entzunarazi nahian. Espero zen bezala Realarena izan da baloiaren jabetza hasieratik, Athleticek atzean itxaroten zuen bitartean.

Lehen gol aukera Porturentzat 8. minutuan, baina Unai Simonek erantzun bikaina eman du. Lehen ordu erdian Reala izan da nagusi. Hala ere, aukera gutxi sortu ditu. Mikel Merinoren jaurtiketa bat besterik ez. Athletic ondo moldatu baita defentsan. Kodrok areaz kanportik egindako jaurtiketa baten ostean indarrak parekatu dira eta zuri-gorriak atzetik irtetzen saiatu dira. Ibaik izan du aukera garbiena 41. minutuan area barruan aldaratze bat ezkerrarekin errematatzerakoan.

Aldaketak bigarren zatiaren hasieratik

Garitano izan da lehena aldaketak egiten eta Muniain zelairatu du atsedenaldiaren ostean Kodroren ordez. Imanolek ere azkar erantzun du Isak sartuta eta Williams eta Januzaj ere zelairatu dira. Realari hobe atera zaizkio aldaketak. Isak suediarrak lehen minututik erakutsi du une goxoa bizitzen ari dela eta hiru gol aukera garbi sortu ditu. Laugarrenean etorri da txuri-urdinen gola. Aurrelari suediarrak jokaldi tekniko bikaina egin du area barruan eta Portuk ez du barkatu.

Athleticek azkar erantzun du Williams-en abiaduraren bitartez. Lehen baloian bere erdiraketa ezeresean geratu da, baina bigarrenean gola egin du. Muniainek baloia lapurtu dio Guevarari eta bikain gidatutako kontraerasoan, aurrelari zuri-gorriak gola egin du Le Normand-i aurre hartuz.

Berdinketaren ondoren, Athleticek sendo zegoela ematen zuen, beste jokaldi on bat egiten saiatu da Muniain Williams-ekin, baina agertu dena Isak izan da. Balenziagak Januzaj-i metro batzuk eskaini dizkio eta bere erdiraketa Portuk bikain utzi dio Isak-i. Unai Simonek lehenengoa gelditu du, baina bigarrenean sarera bidali du baloia eta garaipena eman dio Realari.

Partida bukaeran Muniain kaleratua izan da Oyarzabali sarrera itsusi bat egin ostean txartela gorria ikusi duelarik.


TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Athletic 2-2 Osasuna

Athletic 2-2 Osasuna

VIII. Euskal Herria Txapelaren hamabigarren eta azken partida izan da. Finala, Athletic-Osasuna, abuztuaren 3an jokatuko da

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna