FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna – Eibar, igandean

by | 2021/02/03

 

Osasuna – Eibar

 

Igande honetan jokatuko da Osasuna-Eibar norgehiagoka, otsailaren 7an, alegia, arratsaldeko 18:30etan hasita, Sadar futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida izango da, bigarren bueltako lehena.

Lenenengo bueltan, Eibar-Osasuna, urriaren 18an jokatu zen Ipuruan. Berdinduta amaitu zuten partida, Eibar 0-0 Osasuna, golik gabe.

Sailkapena

Sailkapenari dagokionez, Alavesek 8 puntu eskuratu ditu lehen bueltan. Atzetik, berdinduta daude Osasuna eta Reala,  biak bost punturekin. Ondotik, Athletic, hiru punturekin. Eta azken postuan, Eibar, bi punturekin.

Ateak itxita

Hasi bezala jarraitzen du txapelketak: partida guztiak ateak itxita jokatzen ari dira, beti ere segurtaun neurri zorrotzak hartuta.

Hurrengo partida

V. Euskal Herria Txapelako partida honen ostean, hurrengo norgehiagoka hauxe izango dugu:

RealaAlaves, otsailaren 21ean jokatuko da Anoetako futbol zelaian, igandearekin, 16:15ean hasita.

V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren Sailkapena eta Egutegia

Alaves 0-0 Athletic

Alaves 0-0 Athletic

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren zazpigarren partida izan da. Sailkapenean, Athletic dugu buruan zortzi punturekin. Reala dago bigarren, bostekin.

Osasuna 1-3 Athletic

Osasuna 1-3 Athletic

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren seigarren partida izan da. Sailkapenean, Athletic dugu buruan zazpi punturekin. Ondoren Reala dago, bostekin.

Alaves 1-1 Reala

Alaves 1-1 Reala

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bosgarren partida izan da. Sailkapenean, Reala dugu buruan bost punturekin. Ondoren Athletic dago, laurekin.

2020/21

V. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak