ERRUGBIA

Euskal Ligako errugbi VIIko topaketa Ordizian

by | 2021/02/03

Argazkiak: Ordizia Errugbi Taldea

Emakumezkoen errugbi zazpiko torneoa jokatu dute asteburu honetan Altamiran. Ordizia Rugby Elkarteko estadioa Altamirako estadio munizipala da 2009/2010 denboralditik. Jokorako azken belaunaldiko belar sintetikoko belardia du eta harmailetan 500 bat pertsona har daitezke.

Txapelketaren aurtengo edizioan guztira lau taldek parte hartu dute: Ordizia Errugbi Taldea, Hernani Klub Errugbi Taldea eta Iruñako La Unicak aurkeztu dituen bi taldeak (La Unica eta Las de Siempre, alegia).

Eguerdi partean izandako euri zaparrada bortitzak arratsaldea goibeltzeko arriskua bazegoen ere, azkenean errugbiko neskek Altamira zelaian izan duten hitzordu garrantzitsurako, atertu eta eguzkia ere atera da, beraz, giro politean jokatu ahal izan dute emakumezkoen errugbi zazpiko torneoa.

Ampo Ordiziako neskek, gozatu ederra hartu ahal izan dute, etxean gainera. Aspaldian ez zuten Altamiran bertan partidarik jokatzen eta arantzatxoa kentzeko ere balio izan die gaurkoak. Esan bezala, etxekoez gain, beste hiru taldek parte hartu dute: Hernani, eta Iruñako La Unicak aurkezturiko A eta B taldeak.

Talde desberdinen artean neurtzerakoan, irabaztea beti izaten da atsegina, baina gaur, emaitza bat baino gehiago zegoen jokoan belar gainean. Batez ere, aspaldiontan COVID19 gaitzak eragindako osasun egoeragatik, kirol munduan zenbat eta zenbat txapelketa bertan behera geratu diren jakinda, horrelako torneo bat jokatu izana, albiste handia izan delako.

La Unica A izan zen garaile, hirutik hiru partidu irabazita. Bi norgehiagoka irabazita, bigarren postua etxekoek lortu zuten, ordiziarrek. Hernani hirugarren gelditu zen sailkapenean, bi partidu irabazita. Eta azken postua La Unica Bri egokitu zitzaion, partidu guztiak galdu zituen eta.

Euskal Ligako errugbi VIIko topaketako emaitzak:

Ordizia RE    vs.     Las de siempre    19-00                  

La Unica RT  vs.    Hernani CRE         22-14                  

Ordizia RE   vs.     La Unica RT           19-31                  

Las de Siempre vs.  Hernani CRE    00-47                  

Las de Siempre vs.  La Unica RT       00-22        

Hernani CRE    vs.   Ordizia RE          19-28

Euskal Ligako errugbi VIIko topaketako sailkapena:

  1. La Unica Errugbi Taldea
  2. Ordizia Errugbi Taldea
  3. Hernani Klub Errugbi Taldea
  4. Las de Siempre