FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Osasuna 0-0 Eibar

2019/08/25

Argazkia: Jesus Diges | EFE


FITXA TEKNIKOA:


Osasuna 0-0 Eibar


OSASUNA: Ruben; Nacho Vidal, David Garcia, Estupiñan; Roberto Torres (Brandon, 87. min), Moncayola, Brasanac, Rober Ibañez; Chimy Avila (Juan Villar, 80. min) eta Marc Cardona (Ruben Garcia, 66. min).


EIBAR: Dmitrovic; Tejero, Oliveira, Sergio Alvarez, Arbilla (Pedro Leon, 87. min); Orellana (Edu Exposito, 67. min), Pape Diop, Escalante, De Blasis; Sergi Enrich (Charles, 63. min) eta Kike Garcia.


GOLAK:
0-0


EPAILEA: Medie Jimenez. Txartel horiak: Osasunako Nacho Vidali, Chimy Avilari, David Garciari eta Brasanaci; eta Eibarreko Sergio Alvarezi, Arbillari, Oliveira eta Charlesi.


BESTELAKOAK: 13.978 ikusle Sadarren, tartean Eibarren 225 jarraitzaile inguru.

ARGAZKI GEHIAGO:

Borroka eta oreka

Osasunak eta Eibarrek derbi lehiatua eta parekatua jokatu dute, lan asko eta aukera gutxikoa. Nafarrek izan dituzte garbienak, baina ez dute asmatu

Futbolean bada euskal derbiak gogorrak, berdinduak eta distira handirik gabeak direla dioen topiko bat. Ez da beti betetzen, baina batzuetan bai; esaterako, atzo, Osasunak eta Eibarrek Sadarren jokatu zuten neurketan. Bi taldeek gogor estutu zuten elkar, Jagoba Arrasate eta Jose Luis Mendilibarren filosofiari jarraiki, aurkariaren ia saiakera guztiak ezerezean uzteraino. Hainbesteko ahalegina egin zuten presio lanetan, ezen ez baitzioten tokirik egin ikuskizunari. Hutsean bukatu zen partida, eta markagailua zelaian ikusi zenaren isla fidela izan zen. Bi taldeek izan zituzten anbizioa eta gogoa, baina bata bestearen amaraunean katramilatu ziren.

Osasunak bi abantaila zituen. Alde batetik, lehen jardunaldian garaipen baliotsua lortu zuen Leganesen (Espainia), eta, alde horretatik, Palman (Herrialde Katalanak) esku hutsik gelditutako Eibarrek baino aldarte hobea zuen. Eta bestetik, alde zeukan Sadar faktorea. Bertan garaiezina izan zen iragan sasoian, hemeretzi partida irabazi eta bi berdinduta. Hanpatuta zegoen, baina Eibar serio eta sendo batekin egin zuen topo. Gipuzkoarrek emaitza on bat behar zuten datorren asteburuan Atletico Madrilen zelaian jokatu aurretik, eta ondo izerdiarazi zituzten gorritxoak. Eguzki galdatan jokatu zen lehia, eta ura edateko bi eten egin behar izan ziren.

Izan zen bestelako geldialdirik ere; faltek eraginak, hain zuzen ere. Muga-mugan jardun zuten bi taldeek, kirol legez betiere, baina oso oldarkor. Epaileak txistua behin eta berriz eraman zuen ahora, eta baita eskua sakelara ere, sarritan: zortzi txartel hori erakutsi zituen guztira, lau talde bakoitzari. Hori horrela, partidak distira gutxi izan zuen. Presio itogarria egin zuten nafarrek nahiz gipuzkoarrek, eta horrela oso zaila suertatu zitzaien erasoko jokaldi garbiak ehuntzea.

Aginte makila, inork izatekotan, Eibarrek eduki zuen. Ekimen gehiago izan zuen, baina, edonola ere, horrek ez zion balio izan Osasunaren arean arriskua sortzeko. Gorritxoak erasoko joko bizia bereizgarri hartuta igo ziren Lehen Mailara, baina sendotasuna ere badute. Baita moldakortasuna ere: badakite aurkariak estu hartzen beren zelaian sartuta daudenean ere. Maisuki profitatzen dituzte baloi luzeak eta hutsuneak. Formula horrek garaipena eman zien ia, 56. minutuan. Kontraeraso batean, Dmitrovicen aurrean gelditu zen Chimy Avila, baina haren zartakoak atezain serbiarraren eskuekin egin zuen topo.

Ontzat jo dute

Hori izan zen neurketako aukerarik garbiena, eta ia bakarra. Lehen zatian ere sortu zuten arriskua etxekoek, Moncayolak eta Roberto Torresek egindako jaurtiketa banarekin. Horretaz landa, gol bat baliogabetu zioten Chimy Avilari, jokoz kanpo kokatzeagatik. Eibarrek, aldiz, behin ere ez zuen atera jaurti. Diopen burukada bat eta Arbillak eta De Blasisek gora bidalitako falta jaurtiketa bana izan ziren kanpokoen abagune bakarrak. Erdiraketa ugari egin zuten Osasunaren areara, gehienak korner eta faltetan, baina ez zituzten atzelari gorritxoak artegatu.

Partida bukatu ostean, Arrasate eta Mendilibar beren jokalarien lanarekin pozik agertu ziren; ez, ordea, erakutsitako jokoarekin. Hori bai, modu batera edo bestera, ontzat jo zuten lortutako puntua. Osasunak lau puntuko bermearekin jokatuko du datorren astean Bartzelonaren aurka, eta Eibarrek hainbesteko presiorik gabe egingo dio bisita Atletico Madrili.

> Partidaren bideoa eta kronikak, eskumako zutabean →  

IV. Euskal Herria Txapelaren hurrengo partida:

Athletic – Reala

Abuztuaren 30ean, ostirala, 20:00etan, San Mamesen

Emaitzak

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Athletic – Eibar, abenduaren 14an

Athletic – Eibar, abenduaren 14an

Athletic – Eibar izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bederatzigarren partida. Abenduaren 14an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan

Reala 4 – 1 Eibar

Reala 4 – 1 Eibar

Realak Eibar garaitu du Anoetan eta bigarren jarri da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizio honen sailkapenean, zortzigarren jardunaldia jokatuta