FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Reala, otsailaren 16an

by | 2020/01/22

Dagoeneko zehaztu dira Eibar-Reala partidaren eguna eta ordua: otsailaren 16an jokatuko da, igandearekin, arratsaldeko 16:00etan, Ipurua futbol zelaian.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamairugarren partida izago da; bigarren bueltako hirugarrena. Egun berean, otsailaren 16an, jokatuko da hamalaugarren partida, Athletic-Osasuna, arratsaldeko 18:30etan, San Mamesen.

Lehen bueltako partidan, irailaren 30ean, Realak 4-1 irabazi zion Eibarri.  Partida hartan Realak eraman zuen jokoa eta jokoaren erritmoa markatuz menpean hartu zuen Eibar. 

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310

Hamar partida jokatuta, hau da, lehen buelta amaituta, sailkapenari begiratu bat ematea komeni da, gauzak zelan dagozen ikusteko. Kontutan hartu behar da, hala ere, otsailaren 16aren aurretik,  IV. Euskal Herria Txapelaren beste partida bi ere jokatuko direla:  Alaves-Eibar, otsailaren 8an, eta Reala-Athletic, otsailaren 9an.

Athletic, buruan, lehen bueltako lau partidak jokatuta, orain hamar punturekin. Bigarrenari, Realari, puntu bat ateratzen dio orain. Bigarren postuan, bederatzi punturekin, biak ala biak bigarren bueltari goiko lekuetatik begiratuko diote, azken lehen bi postuetan amaitzeko asmoarekin beti ere. Hirugarrena, Osasuna, Athleticetik sei puntura dago, tarte batera, alegia, oraindik bigarren buelta osoa falta dela esan beharra dagoen arren.

Alaves eta Eibar azken postuetan daude, hauek bai, beherago sartuta. Biak daude puntuak eskuratzeko beharrean, gora egingo badute. Alavesek lau partidetatik Eibarri irabazitako puntuak besterik ez du zakuan, eta Eibarren kontra du oraingo partida.. Eibarren kasuan, okerrago, bi puntu bakarrik dituelako, bat Athleticen aurka lortutako puntua. Une honetan sailakpeneko azken lekuan dago III. Euskal Herria Txapelako irabazlea, lau partida jokatuta, puntu birekin, bigarren bueltari begira,

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, hamalaugarren jardunaldia ere otsailaren 16an bertan jokatuko da. Athletic-Osasuna, arratsaldeko 18:30etan, San Mamesen.


Infograma: naiz.eus


Infograma: berria.eus

Twitter

Reala-Osasuna, bertan behera

Reala-Osasuna, bertan behera

Bertan behera gelditu da Reala-Osasuna, zein martxoaren 21ean jokatzeko ziren Alaves-Reala eta Eibar-Athletic. Ikusteko dago horren ondoren zer egingo den

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, Reala-Osasuna

Igandean, martxoak 15, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamaseigarren jardunaldia. Ateak itxita jokatuko da, koronabirusa dela eta

Reala, nagusi sailkapenean

Reala, nagusi sailkapenean

Bigarren bueltako bost partida jokatuta, Reala nagusi da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren sailkapenaren buruan. Bigarrena, Athletic da

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.21Alaves
Reala
2020.03.21Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
Share This