FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Reala, martxoaren 10ean

by | 2020/02/20

Otsailaren 16an jokatzeko zen Eibar-Reala norgehiagoka azkenean martxoaren 10ean jokatuko da, 20:00etan, Ipurua futbol zelaian. Izan ere, partida atzeratu egin zen Zaldibarko zabortegiak eragindako aire kutsadura maila altuagatik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomentadu zuen, besteren artean, kirol jarduerak bertan behera lagatzea, eta horixe egitea erabaki zuten talde biek, lehentasuna jokalarien eta zaleen osasuna jarrita. Eskola kiroleko jarduerak zein futbol federatuko bestelako partidak ere bertan-behera utzi ziren Zaldibar, Ermua, Eibar eta Elgeta inguruan asteburu horretan. 

Eibarrek jakinarazi egin du atzeratutako partidarako sarrerak erosi zituzten zaleek, badutela sarrera bueltatzea otsailaren 28ra arte.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgharren jardunaldia izango da, hau da, bigarren bueltako bosgarrena. Reala eta Eibarren arteko lehen bueltako partida azaroaren 30ean jokatu zen eta partida hartan Realak 4-1 irabazi zion Eibarri. Eta une honetan, sailkapenean, Reala dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

Oraingo sailkapenari begiratuta, bigarren bueltako hiru partida jokatuta, Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Bigarrenari, Athletici, puntu bi ateratzen dizkio, partida bat gutxiago jokatuta baina. Biak ala biak txapelketako finala jokatzeko portuetan daude, baina atzetik datozenei begiratu beharko diete. Izan ere, hirugarrena, Osasuna dago, zazpi punturekin Athletic San Mamesen garaitu eta gero, partida bat gutxiago jokatuta beti ere.

Alaves ere ez dago oso urruti. Sei puntu ditu orain eta aukerak badituela esan dezakegu. Beste gauza bat da Eibar, Euskal Herri Txapela aurreko edizioaren txapelduna, alegia. Bi puntu bakarrik ditu tarde armaginak, eta gora begiratuta aldapa handia ikusten da lehen postu haietara iristeko.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, txapelketako hamaseigarren jardunaldia, alegia, Reala-Osasuna partida izango da, martxoaren 15eko asteburuan jokatuko da, eguna eta ordua oraindik zehazteke badaude ere.

Eibar 0-2 Osasuna

Eibar 0-2 Osasuna

Osasunak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren azken partida. Hiru puntu gehiagorekin, sailkapenaren bigarren postua eskuratu du, hau da, finala jokatzeko txartela

Eibar-Osasuna, ostegunean

Eibar-Osasuna, ostegunean

IV. Euskal Herria Txapelaren sailkapen faseko azken partida izango da. Ateak itxita jokatuko da, publikorik gabe

Azken partida jokatu arte

Azken partida jokatu arte

Partida bat falta delarik, oraindik ez dakigu Alaves ala Osasuna zein izango den bigarren finalista. Osasunak puntu bat eskuratu beharko luke bigarren postua eskuratzeko

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna