FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Reala, ateak itxita

by | 2020/03/10

Gaur bertan jakin da Eibar-Reala norgehiagoka ateak itxita jokatuko dela.

Erabakia Espainiako Gobernuak hartu bide du eta Laligari helarazi honek klubei komunikatzeko.

Gaurko partidaz gain, IV. Euskal Herria Txapelako hurrengo hiru jardunaldiak ere ateak itxita jokatuko dira.


Ateak itxita jokatzeko erabakia kirol modalitate eta modu guztietako ekitaldiei aplikatu die Espainiako Gobernuak

Partida hau, Eibar-Reala, otsailaren 16an jokatzekoa zen, baina atzeratu behar izan zen  Zaldibarko zabortegiak eragindako aire kutsadura maila altuagatik. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomentadu zuen, besteren artean, kirol jarduerak bertan behera lagatzea, eta horixe egitea erabaki zuten talde biek, lehentasuna jokalarien eta zaleen osasuna jarrita. Eskola kiroleko jarduerak zein futbol federatuko bestelako partidak ere bertan-behera utzi ziren Zaldibar, Ermua, Eibar eta Elgeta inguruan asteburu horretan.

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgharren jardunaldia izango da, hau da, bigarren bueltako bosgarrena. Reala eta Eibarren arteko lehen bueltako partida azaroaren 30ean jokatu zen eta partida hartan Realak 4-1 irabazi zion Eibarri.

Sailkapenean, une honetan, Reala dago sailkapenaren buruan, 12 punturekin, eta Eibar, azkenean, 2 punturekin.

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514

IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltako lehen partidetan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Eta neurri batean hori da inportanteena. Baina atzetik aldaketak etorri dira eta orain atzekoei ateratzen zieten tartea murriztu egin da.

Egia da;  txapelketa honetan lehen bi postuen artean jokatzen da. Eta hor Reala sendo dago lehen postuan. Baina Athleticen bigarren postua kolokan dagoela esan daiteke, azken hiru partidak galdu ostean. Alavesek eta Osasunak, bigarren postura hurbildu egin dira, ordea.

Esan dezkaegu bigarren bueltako lau partida jokatuta, txapelketako azken txanpari begira jarri garela. Sei partida daukagu aurretik, eta hor erabakiko da azkenean sailkapena.  Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean zegoela kontua.  Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Sendo dagoela dirudi, oraindik matematikoki finalerako sailkatuta ez badago ere. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realaren bi puntura, baina bi partida gehiago jokatuta ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, bost partida jokatuta baditu ere, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ia ezinezkoa izango du zulo horretatik abiatuta Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.

Oraintxe bertan, bada, badugu faborito bat finala jokatzeko: Reala. Bigarren posturako, baina, gauzak oraindik zehazteke daude. Ikusi behar hurrengo partidetako emaitzak.

Datozen partidak

IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hurrengo partida Reala-Osasuna izango dugu, martxoaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 14:00etan jokatuko da, Anoetako futbol zelaian. Lehenengo bueltan, Osasuna-Reala, Sadarren jokatu zuten abenduaren 22an. Realak 3-4 garaitu zuen Osasuna honen etxean.

Martxoaren 21ean, egun berean bi partida jokatuko dira: Alaves-Reala, 18:30etan, Mendizorrotzan; eta Eibar-Athletic, 21:00etan, Ipuruan.

Ondorengo partidak

Eibar-Athletic partida IV Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia izango da, eta horren ondoren jokatuko dira Alaves-Osasuna, apirilaren 12ko asteburuan, eta Eibar-Osasuna, apirilaren 26ko asteburuan, horien orduak oraindik zehaztu gabe badaude ere.

Azken bi partida hauek jokatuta amaituko da aurtengo edizioaren sailkapen liga. Finala, sailkapeneko lehen bien artean jokatuko da, ordaindik zehazteke dagoen egunean; abuztuan, ziurrenik.

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Reala – Alaves, igandean

Reala – Alaves, igandean

Arratsaldeko 16:15etan hasiko da, Anoetako futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamabigarren partida izango da

Alaves-Osasuna, otsailaren 27an

Alaves-Osasuna, otsailaren 27an

Arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Mendizorrotza futbol zelaian. V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamairugarren partida izango da

Osasuna 2-1 Eibar

Osasuna 2-1 Eibar

Osasunaren garaipenarekin amaitu da V. Euskal Herria Txapela 2020/21 edizioaren hamaikagarren partida. Reala-Alaves izango da hurrengo norgehiagoka, otsailaren 21ean.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna