FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Eibar-Athletic, martxoaren 21ean
Martxoaren 21ean jokatuko da Eibar-Athletic norgehiagoka, gaueko 21:00etan, Ipurua futbol zelaian.
⚽ Jornada 29. Jardunaldia
?️ Ipurua
? Martxoak 21 de marzo
⏰ 21:00
? @AthleticClub #EibarAthletic https://t.co/dkfJSU0Xrm pic.twitter.com/CTyzo0X2IX— SD Eibar (@SDEibar) February 29, 2020
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia izango da, hau da, bigarren bueltako zapigarrena. Egun berean, arratsaldeko 18:30etan jokatuko da edizio honen hamazapigarren partida, Alaves-Reala.
Eibar eta Athletic arteko lehian, lehenengo bueltan, abenduaren 14an jokatu zuten elkarren kontra San Mamesen. Orduko hartan ez zen golik egon eta berdinketarekin amaitu zen. Orain, bueltako partida Ipuruan jokatuko da, eta talde biak zelairatuko dira irabazteko asmoz. Athletic bigarren postuan dago sailkapenean eta puntuak beharko ditu postuari eutsi eta txapelketaren finala jojatuko badu. Eibar azkena dago sailkapenean, eta dagoeneko, zaila baino zailago dauka joan zen edizioaren txapeldunak finala jokatzeko lekuetan sartzea. Ezinezkoa ez den artean baina, baloia zelaian jokatuko da eta gogorik behintzat ez dute faltarik izango armaginek.
Oro har, sailkapenean, une honetan Reala dugu buruan, 12 punturekin, eta Eibar, azkena, 2 punturekin. Athletic, esan bezala, bigarren postuan, 10 ‘punturekin.
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
IV. Euskal Herria Txapelaren lehen buelta amaitu zenean Athletic zegoen sailkapenaren buruan. Realarekin batera biak ageri ziren nagusi. Bigarren bueltako lehen partidetan kolorea piska bat aldatu egin da, lehenengo postu bietan jarraitzen badute ere. Eta neurri batean hori da inportanteena. Baina atzetik aldaketak etorri dira eta orain atzekoei ateratzen zieten tartea murriztu egin da.
Egia da; txapelketa honetan lehen bi postuen artean jokatzen da. Eta hor Reala sendo dago lehen postuan. Baina Athleticen bigarren postua kolokan dagoela esan daiteke, azken hiru partidak galdu ostean. Alavesek eta Osasunak, bigarren postura hurbildu egin dira, ordea.
Esan dezkaegu bigarren bueltako lau partida jokatuta, txapelketako azken txanpari begira jarri garela. Sei partida daukagu aurretik, eta hor erabakiko da azkenean sailkapena. Arestian esan bezala, lehen buelta amaitu zenean ematen zuen Athletic eta Realaren artean zegoela kontua. Baina azken emaitzek beste ikuspegia ematen digute. Orain Reala dugu buruan, hamabi punturekin. Sendo dagoela dirudi, oraindik matematikoki finalerako sailkatuta ez badago ere. Athleticen gauzak okertu dira, eta lehenago buruan eta inoizko onena zirudien arren, hiru partida jarraian galduta, lehen bueltako hamar puntu haiekin jarraitzen du, Realaren bi puntura, baina bi partida gehiago jokatuta ere. Hau da, Athletici partida bakarra gelditzen zaio jokatzeko, eta lehen postuari begiratu baino gehiago atzetik datozenei begiratu beharra dauka bigarren postu horretan jarraituko badu. Izan ere, Alaves puntu bakarrera dauka. Eta honek ere, Athletic baino partida bat gutxiago jokatuta, bigarren postuari begiratzen dio orain, bere aukerak mahai gainean jarrita. Osasunak ere, zazpi punturekin, ez du oraindik bere azken hitza esan. Izan ere, bost partida jokatuta dauzka, Athleticek baino bi gutxiago eta Alavesek baino bat gutxiago. Hau da, emaitzen arabera gora egiteko aukerarekin. Eibarren kasuan, aldiz, bost partida jokatuta baditu ere, bi punturekin dago sailkapenean, eta bigaren postua eskuratzea ia ezinezkoa izango du zulo horretatik abiatuta Euskal Herria Txapelaren iazko txapeldunak.
Oraintxe bertan, bada, badugu faborito bat finala jokatzeko: Reala. Bigarren posturako, baina, gauzak oraindik zehazteke daude. Ikusi behar hurrengo partidetako emaitzak.
Datozen partidak
IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hurrengo partida datorren astean izango da, martxoaren 10ean, asteartearekin jokatuko da, Eibar-Reala. Otsailaren 16an jokatzekoa zen partida hau, baina Zaildibarko zabortegiak eragindako aire kutsadura maila handiak zirela-eta, bertan-behera gelditu zen. Arratsaldeko 20:00etan jokatuko da, Ipuruan. Lehenengo bueltan, Anoetako futbol zelaian, Realak 4-1 irabazi zion Eibarri.
Ondoren, Reala-Osasuna izango dugu, martxoaren 14an, larunbatean, arratsaldeko 14:00etan jokatuko da, Anoetako futbol zelaian. Lehenengo bueltan, Osasuna-Reala, Sadarren jokatu zuten abenduaren 22an. Realak 3-4 garaitu zuen Osasuna honen etxean.
Martxoaren 21ean jokatuko da Eibar-Athletic baina horren aurretik beste partida bat izango dugu egun berean: Alaves-Reala, Mendizorrotzan, arratsaldeko 18:30etan.
Egun hauetan, beraz, ikusiko dugu sailkapena zelan osatzen den. Azken honen ostean bi partida bakarrik geldituko dira txapelketan jokatzeko eta, azken batean, lehenengo bi postuak zehaztu eta finala nork jokatuko duen behin-betikoz jakiteko.
Ondorengo partidak
Eibar-Athletic partida IV Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamazortzigarren jardunaldia izango da, eta horren ondoren jokatuko dira Alaves-Osasuna, apirilaren 12ko asteburuan, eta Eibar-Osasuna, apirilaren 26ko asteburuan, horien orduak oraindik zehaztu gabe badaude ere.
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |
Athletic 2-0 Reala
Athletic-ek eskuratu ditu IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren bigarren partidako hiru puntuak. Hurrengo partida, Athletic-Alaves, irailaren 22an jokatuko da San Mamesen
Athletic – Reala, abuztuaren 30ean
Athletic – Reala izango da IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren partida. Abuztuaren 30ean jokatuko da, ostiralean, San Mamesen, gaueko 22:00etan
Osasuna 0-0 Eibar
Osasuna eta Eibar puntu banarekin joan dira etxera IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizioaren lehen partidan. Bigarren partida, Athletic-Reala, abuztuaren 30ean jokatuko da
2019/20
IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA
Sailkapena
Egutegia
Emaitzak
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | REALA | 16 | 8 | 5 | 1 | 2 | 16 | 11 |
2 | OSASUNA | 14 | 8 | 4 | 2 | 2 | 13 | 9 |
3 | ALAVES | 12 | 8 | 4 | 0 | 4 | 10 | 12 |
4 | ATHLETIC | 11 | 8 | 3 | 2 | 3 | 10 | 8 |
5 | EIBAR | 3 | 8 | 0 | 3 | 5 | 5 | 14 |
NOIZ | TALDEA | EMAITZA | TALDEA |
---|---|---|---|
2019.08.24 | Osasuna | 0 - 0 | Eibar |
2019.08.30 | Athletic | 2 - 0 | Reala |
2019.09.22 | Athletic | 2 - 0 | Alaves |
2019.09.26 | Reala | 3 - 0 | Alaves |
2019.11.03 | Osasuna | 4 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Eibar | 0 - 2 | Alaves |
2019.11.24 | Osasuna | 1 - 2 | Athletic |
2019.11.30 | Reala | 4 - 1 | Eibar |
2019.12.14 | Athletic | 0 - 0 | Eibar |
2019.12.22 | Osasuna | 3 - 4 | Reala |
2020.02.07 | Alaves | 2 - 1 | Eibar |
2020.02.09 | Reala | 2 - 1 | Athletic |
2020.02.16 | Athletic | 0 - 1 | Osasuna |
2020.03.10 | Eibar | 1 - 2 | Reala |
2020.02.23 | Alaves | 2 - 1 | Athletic |
2020.06.14 | Reala | 1 - 1 | Osasuna |
2020.06.17 | Eibar | 2 - 2 | Athletic |
2020.06.18 | Alaves | 2 - 0 | Reala |
2020.06.24 | Alaves | 0- 1 | Osasuna |
2020.07.02 | Eibar | 0 - 2 | Osasuna |