FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar – Alaves, azaroaren 24an

| 2019/11/06

EibarAlaves izango da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren zazpigarren partida. Azaroaren 24an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 16:00etan, Ipurua futbol zelaian.

Sailkapenean, bost partida jokatuta, Athletic eta Osasuna dira lehen bi postuetan daudenak. Atheltic-ek 6 puntu ditu, bi partida jokatuta, eta, Osasunak, 4, bi partida jokatuta. Biak ala biak, beraz, oraingo sailkapenari begira, finala jokatzeko postuetan. Azaroaren 24an bertan jokatuko da bien arteko partida, Sadarren, lehen postuak jokoan.

Athletic eta Osasunaren ostean Reala dator, 2 punturekin, bi partida jokatuta. Eta azken lekuetan daude Eibar eta Alaves. Eibar, laugarren postuan, puntu batekin, partida bakarra jokatuta; eta Alaves, bosgarrenean, orain arte jokatu dituen hiru partidetan puntu bat bera ere lortu gabe.

III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioko txapelduna Eibar izan zen. Txapelako sailkapenean Reala gelditu zen lehena, 10 punturekin eta Eibar bigarrena, 9 punturekin. Baina finalean Eibarrek 2-1 garaitu zuen Reala, abuztuaren 10ean Tolosako Berazubi zelaian jokatutako partidan.

Aurtengo III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioan baina, Osasuna ere ari da Txapela eskuratzeko lehian, ihazko denboraldian Espainiako La liga lehen mailako lehiaketara igo ondoren. Izan ere, Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailan diharduten Euskal Herriko taldeen artean jokatzen da, elkarren arteko partidetako emaitzen araberako sailkapenaren ostean, titulua eskuratzeko finala sailkapeneko lehen bien artean jokatuz.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, zortzigarren jardunaldia, alegia, azaroaren 30ean jokatuko da, Reala eta Eibar artean, arratsaldeko 16:00etan, Anoetako futbol zelaian.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1ATHLETIC6220040
2OSASUNA4211042
3REALA3210132
4EIBAR1101000
5ALAVES0300329

NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar
Alaves
2019.11.24Osasuna
Athletic
2019.12.01Reala
Eibar
2019.12.15Athletic
Eibar
2019.12.22Osasuna
Reala
2020.02.09Alaves
Eibar
2020.02.09Reala
Athletic
2020.02.16Athletic
Osasuna
2020.02.16Eibar
Reala
2020.02.23Alaves
Athletic
2020.03.15Reala
Osasuna
2020.03.22Alaves
Reala
2020.03.22Eibar
Athletic
2020.04.12Alaves
Osasuna
2020.04.26Eibar
Osasuna
Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

Osasuna – Athletic, azaroaren 24an

Osasuna – Athletic izango da IV. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida. Azaroaren 24an jokatuko da, igandean, arratsaldeko 14:00etan

Osasuna 4-2 Alaves

Osasuna 4-2 Alaves

Lehen garaipena lortu du Osasunak IV. Euskal Herri Txapela 2019/20 edizio honen bosgarren jardunaldian. Azkenean sei gol markagailuan, gorritxoen pozerako beti ere

Share This