FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar-Alaves, igandean

by | 2019/11/22

Igandean jokatuko da EibarAlaves, IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren zazpigarren partida, Ipuruan, arratsaldeko 16:00etan.

Sailkapenean, bost partida jokatuta, Athletic eta Osasuna dira lehen bi postuetan daudenak. Atheltic-ek 6 puntu ditu, bi partida jokatuta, eta, Osasunak, 4, bi partida jokatuta. Biak ala biak, beraz, oraingo sailkapenari begira, finala jokatzeko postuetan. Igandean bertan ere jokatuko da bien arteko partida, Sadarren, lehen postuak jokoan.

Athletic eta Osasunaren ostean Reala dator, 2 punturekin, bi partida jokatuta. Eta azken lekuetan daude Eibar eta Alaves. Eibar, laugarren postuan, puntu batekin, partida bakarra jokatuta; eta Alaves, bosgarrenean, orain arte jokatu dituen hiru partidetan puntu bat bera ere lortu gabe.

III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioko txapelduna Eibar izan zen. Denboraldiko sailkapenean, ordea, Reala gelditu zen lehena, 10 punturekin eta Eibar bigarrena, 9 punturekin. Baina finalean Eibarrek 2-1 garaitu zuen Reala, abuztuaren 10ean Tolosako Berazubi zelaian jokatutako partidan.

Aurtengo III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioan, Osasuna ere ari da Txapela eskuratzeko lehian, ihazko denboraldian Espainiako La liga lehen mailako lehiaketara igo ondoren. Izan ere, Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailan diharduten Euskal Herriko taldeen artean jokatzen da, elkarren arteko partidetako emaitzen araberako sailkapenaren ostean, titulua eskuratzeko finala sailkapeneko lehen bien artean jokatuz.

Hurrengo partida

IV. Euskal Herria Txapela 2019/2020 edizio honen hurrengo partida, zortzigarren jardunaldia, alegia, azaroaren 30ean jokatuko da, Reala eta Eibar artean, arratsaldeko 16:00etan, Anoetako futbol zelaian.

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA1685121611
2OSASUNA148422139
3ALAVES1284041012
4ATHLETIC118323108
5EIBAR38035514
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14 Reala1 - 1Osasuna
2020.06.17Eibar2 - 2Athletic
2020.06.18Alaves2 - 0Reala
2020.06.24Alaves0- 1Osasuna
2020.07.02Eibar0 - 2Osasuna
Alaves 0-0 Athletic

Alaves 0-0 Athletic

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren zazpigarren partida izan da. Sailkapenean, Athletic dugu buruan zortzi punturekin. Reala dago bigarren, bostekin.

Osasuna 1-3 Athletic

Osasuna 1-3 Athletic

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren seigarren partida izan da. Sailkapenean, Athletic dugu buruan zazpi punturekin. Ondoren Reala dago, bostekin.

Alaves 1-1 Reala

Alaves 1-1 Reala

VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren bosgarren partida izan da. Sailkapenean, Reala dugu buruan bost punturekin. Ondoren Athletic dago, laurekin.