FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA

Eibar 0-2 Alaves

by | 2019/11/25

Argazkia: Jaizki Fontaneda | FOKU


FITXA TEKNIKOA:

Eibar 0-2 Alaves


EIBAR: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Arbilla, Cote (Bigas, 80. min.); Orellana, Diop (Ramis, 86. min.), Escalante, Pedro Leon; Enrich (Charles, 64. min.) eta Kike Garcia.

ALAVES: Pacheco; Martin, Ximo Navarro, Ely, Duarte; Tomas Pina, Wakaso, Borja (Pere Pons, 65. min.), Burke, Aleix Vidal, Lucas Perez (Joselu, 72. min.).


GOLAK:

0-1: Joseluk (85. min.).
0-2: Joseluk (90. min.)


EPAILEA:
Mateu Lahoz. Txartel horiak: Eibarreko Arbillari; eta Alaveseko Ximo Navarro eta Wakasori.


BESTELAKOAK:
IV.Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren zazpigarren jardunaldia.

ARGAZKI GEHIAGO:

Alavesek irabazi du Ipuruako derbia

oseluk sartu ditu bi golak, azken zortzi minutuetan, eta lehen garaipena lortu dute etxetik kanpo. Eibar kamuts aritu da erasoan, eta sendotasunik gabe segitzen du.

Aitor Manterola

Alavesek Eibarri irabazi dio Ipuruako derbia, eta asko balio du garaipenak, etxetik kanpoko aurrenekoa duelako denboraldi honetan, eta, batez ere, sailkapeneko atzealdetik erdialdera egingo duelako jauzia. Kontrako aldartearekin geratu da Eibar, galtzea gehiegizko zigorra izan den ustearekin, ez duelako egin irabazteko egin behar dena: gola sartu. Alavesek ez bezala, atzealdean segitu beharko du, jaitsierako lekuetatik gertu.

Bi taldeek ezberdin jokatu dute. Eibarrek ohikoa egin du, Jose Luis Mendilibarrek hain ondo landuta daukan hori, baina taldeak ez du jokoa biribiltzerik izan. Asier Garitanok ere hain berea duen estilo zurruna eta sendoa eman dio gaur ere Alavesi, eta baloiaren atzean ondo jarrita egon da partida osoan, aukerak noiz helduko eta noiz sortuko.

Eibarrek asko eduki du baloia, eta askotan iritsi da aurkariaren areara ere. Erdiraketak ere egin ditu, baita erremateak ere, baina errematatzaileak kamuts aritu dira atearen eta Pacheko atezainaren aurrean. Joselu ibili da zorrotz, Alaveseko aurrelaria. Lucas Perez aurrelaria ordezkatu du 73. minutuan, eta ez du baloia askotan ukitu, baina egin duenean oso zitala eta zehatza izan da Eibarrekin, 85. minutuan eta 90.ean zulatu duelako Dmitrovicen atea. Sei gol sartu ditu dagoeneko liga honetan. Eibar kolpea jota geratu da, lurretik jaiki ezinda, eta erantzuteko gaitasunik ere ez du izan partida amaitu bitartean.

Sailkapena ~ Emaitzak ~ Egutegia

2019/20

IV. EUSKAL HERRIA TXAPELA

Sailkapena
Egutegia
Emaitzak

 TALDEAPt.JIBGAGKG
1REALA156501158
2ATHLETIC10731386
3ALAVES96303811
4OSASUNA7521298
5EIBAR26024310
NOIZTALDEAEMAITZATALDEA
2019.08.24Osasuna0 - 0Eibar
2019.08.30Athletic2 - 0Reala
2019.09.22Athletic2 - 0Alaves
2019.09.26Reala3 - 0Alaves
2019.11.03Osasuna4 - 2Alaves
2019.11.24Eibar0 - 2Alaves
2019.11.24Osasuna1 - 2Athletic
2019.11.30Reala4 - 1Eibar
2019.12.14Athletic0 - 0Eibar
2019.12.22Osasuna3 - 4Reala
2020.02.07Alaves2 - 1Eibar
2020.02.09Reala2 - 1Athletic
2020.02.16 Athletic0 - 1Osasuna
2020.03.10 Eibar1 - 2Reala
2020.02.23 Alaves2 - 1Athletic
2020.06.14Reala
Osasuna
2020.06.17Eibar
Athletic
2020.06.18Alaves
Reala
2020.06.24Alaves
Osasuna
2020.07.01Eibar
Osasuna
Eibar-Reala, bihar

Eibar-Reala, bihar

Bihar, martxoak 10, jokatuko da IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren hamabosgarren jardunaldia. Zaldibarko zabortegiaren eraginez aire kutsadura maila handiagatik otsailaren 16an atzeratu egin zen. 20:00etan hasiko da

Eibar-Athletic, martxoaren 21ean

Eibar-Athletic, martxoaren 21ean

Martxoaren 21ean jokatuko da Eibar-Athletic norgehiagoka, gaueko 21:00etan, Ipuruan. Edizio honen hamazortzigarren jardunaldia izango da

Alaves-Reala, martxoaren 21ean

Alaves-Reala, martxoaren 21ean

Martxoaren 21ean jokatuko da Alaves-Reala norgehiagoka, arratsaldeko 18:30etan. Edizio honen hamazazpigarren jardunaldia izango da

Share This